Aldatu
Hizkuntzaz aldatzeak autoritatea galtzeko edo autoritatea irabazteko balio du. Norberak duen hizkuntza mailak zehazten du autoritatea galdu edo irabaztea. Galizian tokatu zait bi hitzaldi ematea, gaztelaniaz (zati batzuk galizieraz) eta igarri egiten dut hori. Euskaraz mila aldiz erosoago nabil, eta batzuetan sentsazioa izan dut gaztelaniaz herrenagoa naizela.
Izan ere, hizkuntzaz aldatzeak aldaketa soziala dakar. Ni batez ere lan munduan nabil hizkuntza aldaketa sustatzen. Eta askotan oztopoekin topo egin dut, batez ere, aldaketa hori gauza formal eta teknikoetarako sustatzen aritu izan naizenean. Lanean hizkuntza aldatzeak aldaketa laborala al dakar? Edo ekarri beharko luke?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: