Azatzak 56: Espaloia kafe antzokia
Argian orain dela gutxi ateratako artikulu batek kafe antzokiak euskal kulturaren oasi moduan
definitzen zituen. Oasietan normalean ura egoten da eta basamortuan
aritu ahal izateko ezinbestekoak dira. Nik ere oasi moduan ikusten ditut
hauek, nahiz eta baten batek nahiago dituen berogailuak. Lehenago Azpeitia eta Bilbon izan gara eta oraingo honetan Debagoienera goaz, Elgetara.
Espaloiak
kultura programazio iraunkorra du: musikako hainbat estiloez gain,
antzerkia da beste jardunbide garrantzitsu bat. Espaloia Kooperatiba
enpresak independienteki kudeatzen du Espaloia Kafe Antzokia.
Kooperatiba horren gehiengoa euskara eta kultura elkartearena da, Goibeko kultura elkartearena.
Herri
txiki eta euskaldunak arnasguneak dira antza. Baina arnasguneak ere
elikatu behar dira, kulturaz eta beste hainbat elikagaiz. Bide horretan
Espaloia bezalako egitasmoek hauspoa ematen diote "berezkoak" diren birika
hauei.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: