Kategoria: debagoiena
Argian orain dela gutxi ateratako artikulu batek kafe antzokiak euskal kulturaren oasi moduan definitzen zituen. Oasietan normalean ura egoten da eta basamortuan aritu ahal izateko ezinbestekoak dira. Nik ere oasi moduan ikusten ditut hauek, nahiz eta baten batek nahiago dituen berogailuak. Lehenago Azpeitia eta Bilbon izan gara eta oraingo honetan Debagoienera goaz, Elgetara.Espaloiak kultura programazio iraunkorra du: musikako hainbat estiloez gain, antzerkia da beste jardunbide garrantzitsu bat. Espaloia Kooperatiba enpresak independienteki kudeatzen du Espaloia Kafe Antzokia. Koo...
2012an bigarren tobera egin dute debagoiendarrek: lehenengoa Arrasaten eta bigarrena Oñatin. Bagara elkartearen ekimena da tobera. Baina zer demontre da Tobera?Tobera, berez, antzezlan satiriko, ironiko, umoretsua da, kritikoa, baina eraikitzailea. Iparraldean du jatorria. Baina debagoiendarrek bertakotu egin dute.Urtero herri bat epaitzen dute. Euskaraz epaitu ere, jakina. Debagoieneko Tobera, beraz, ikuskizun herrikoia da, herriak egina eta herriarentzako, parte hartzailea eta umoretsua, sortzailea eta sormena bultzatzen duena.Urte askotarako izan dadila!
Debagoieneko zortzi herrietan atez ateko hondakinen bilketa ezartzea erabaki du mankomunitateak, aho batez. Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati batzen ditu Gipuzkoako mankomunitate horrek -62.000 pertsona inguru bizi dira bertan-, eta hondakinen bilketa sistema epeka ezartzea adostu dute. DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA Herria Biztanleak Eremua Antzuola 1.900 29,70 Km2 Aretxabaleta 6.300 26,96 km2 Arrasate-Mondragon 23.166 34,20 Km2 Bergara 15.075 77,05 km2 Elgeta 960 16,96 km2 Eskoriatza 3.921 40,41 km2 Leintza-Gatz...
Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumen Batzordeak oniritzia eman dio, aho batez, hondakinak atez ate biltzeko egindako proposamenari -Aralarreko, EAJko eta ezker abertzaleko ordezkariak batzen dira ingurumen batzordean, baita hautetsi independente bat ere-. Heldu den astelehenean bilduko da mankomunitateko Gobernu Junta, eta orduan hartuko du atez atekoa ezartzeari buruzko behin betiko erabakia. Ingurumen batzordeak eskualde osorako eman du erabakia, baina proposatu du legegintzaldi honetan Antzuolan eta Elgetan hastea atez ateko bilketarekin. 2012 edo 2013rako mankomunitateko zortz...
Abiadura Handiko Trena bultzatzen ari diren arduradun politikoen jarrera salatzeko agerraldia egin dute Arrasateko Kultura Etxea Eusko Abertzale Ekintzako hamar alkatek. Beste behin bi administrazioak maltzurkeriaz jokatzen ari direla salatu dute alegazioak aurkezteko epea abuztuan zabaldu baitute. Informazio osatua Goienako berri honetan dezute.
Patxi Trapero "TV Preacher" ezagunak orain hilabete batzu bere blogeko bisitari bati bidalitako erantzunaren bideoa dijoakizue.Blogari horrek, Debagoieneko autobus zerbitzuaren inguruan egiten zuen bere interbentzioa, gure lanarekin erlazioa duenez jartzen dugu ikusgai.Bideoa itxuraz ikusteko tajuzko konexioa behar dezutela soberan dago.Bideoaren lotura hemen dezute.