Esteatita
Gurean aspaldi bota zuen Jon Sarasuak amaren sua metafora, komunitate gisa gure iraupena irudikatzeko. Uda honetan, inuiten artean, metafora horrekin gogoratu naiz.
Inuit
andreen lana zen esteatitako lanpara beti pizturik mantentzea euren
etxeetan. Inoiz ezin zen amatatu. Amatatuz gero, oso ondorio latzak
pairatuko lituzkeelako familia horrek giro hotz hartan.
Inuitak
ere historiaren errebuelta batean daude. 2020an lortuko dute
independentzia. Gainera, modernotasunean sartu dira buru-belarri eta
gutxi dira, oso gutxi. Hizkuntza mantentzearen garrantziaz kontzientzia
dute. Akulturazioaren mamuei aurre egiteko biderik onena hizkuntza
mantentzea baita.
Esteatitako lanpara amata ez daiten!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: