Kategoria: sua
Arbizu 1813-2013 Herri Ekimenak ekainaren 22an burututako kale antzerkiaren laburpena. Mikel Reparaz.
Egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, lagun batek aurreko egunean izan zuen elkarrizketa. Gurasoenean bazkaltzen ari zela, gai batek ekarri zuen bestea eta halako batean aipatu zuen lagunak herriko fabrika bat zarratu behar zutela eta inguruko beste bat ere bai, guztira ia 500 langile kalera. Aitak, laurogeitaka urte, natural-natural erantzun zion: —Eta ez al diote fabrikari su eman behar?Mila demonariue! Epelak zer gara! Antzina gauzak bestela egiten ziren:Ez badigu ematen arrazoia guri, ez badigu ematen b...
Gurean aspaldi bota zuen Jon Sarasuak amaren sua metafora, komunitate gisa gure iraupena irudikatzeko. Uda honetan, inuiten artean, metafora horrekin gogoratu naiz.Inuit andreen lana zen esteatitako lanpara beti pizturik mantentzea euren etxeetan. Inoiz ezin zen amatatu. Amatatuz gero, oso ondorio latzak pairatuko lituzkeelako familia horrek giro hotz hartan.Inuitak ere historiaren errebuelta batean daude. 2020an lortuko dute independentzia. Gainera, modernotasunean sartu dira buru-belarri eta gutxi dira, oso gutxi. Hizkuntza mantentzearen garrantziaz kontzientzia dute. Akulturazioar...
Edo euskaltasuna. Fishman zale askok honen inguruan berba gutxi egiten badute ere, Fishmanek berak ere sarritan aipatua (ethnicity moduan aipatu ere). Gurean indar gehiago izan du, hala ere, amaren sua metaforak (Jon Sarasuak asmatu bide zuen).Eta zer da basqueness? Zer euskaltasuna? Zer amaren sua? Zerk definitzen ditu hiru hauek? Zerk? Hizkuntzak? Euskarak? Edo beste zerbaitek?Basqueness hori garrantzitsua al da euskararen garabiderako? Euskaldunon biziberritzerako? Erantzuna baiezkoa bada, zelan indartu, bultzatu, sendotu, zurkaiztu XXI. mendeko euskaltasuna?Mila galdera, erantzun gutxi....
Se ha vuelto a completar el ciclo, y estamos de nuevo en verano. Así que es tiempo de encender hogeras para celebrar su llegada, junto con la noche mágica de San Juan. Y este año también tenemos una cosa mala que tirar a la hoguera: el TAV.Si hace unos años ya hicimos un llamamiento de hacer trenes de alta velocidad de cualquier tipo y quemarlos en la hoguera de San Juan, hoy os presentamos un video que emitió ETB en esa noche mágica hace unos cuantos años, en el 2007.Y ¿por que es interesante este video?. Porque en él los personajes tiran en 2 ocasiones el TAV a la hoguera!! (hacia el minu...
Giro oso polita solstizio gauan!Umeek eta gazteek euren ikasturteko liburu, apunte eta abarretakoak sutara bota zituzten eta beste batzuk paperetan sekretuan apuntatutako eskaerak.Musika, tailerrak, azoka, txalapartariak eta betiko txorizoa eta txokolatada guztiontzat egon zen! Ondoren suak bere indarra galdurik, jendea salto egiteari ekin zion, bat, bi, hiru... GORA SAN JUAN!argazki gehiago HEMEN
Argazkiak.org | eztanda motorea © cc-by-sa: aitoraramendi
En esta entrada irenos poniendo todas las fotos que nos mandeis de cuando el Tren de Alta Velocidad fue quemado en las hogueras de San Juan de Sakana. En la primera que nos ha llegado Manex (con mucho miedo) "ayuda a su tío" a quemar el TAV que ha dibujado en un papel.Eta Zuhatzun ere erre zuten trena: Aqui teneis una de las fotos del 'super tren' que quemamos en el pueblo y que no dejaremos que pase por Sakana. ZUHATZUTIK AHT EZ DA PASAKO !!!
AHT sutara. AHT denon arazoa da, erre zure AHTa San Juan gauan. Bi aukera daukazu:1. aukera: birziklatu paper bat, marraztu tren itsusi bat eta emaiozu su San Juan gauan.2. aukera: bildu erabili ezin diren kartoi eta egur zatiak, eraiki Abiadura Handiko Tren bat eta bota sutara, berak gu suntsitu baino lehen.Ah! Ez ahaztu argazki bat ateratzea aurretik eta ondoren. Gero, nahi baduzu, argazkiak bidali ditzakezu sakanakoahtrikez@gmail.com helbidera, eta guk hemen jarriko ditugu argazkiak :-D. Aldez aurretik, eskerrik asko. El TAV a la hoguera. El TAV es un asunto de todos, quema tu TAV en l...
Aurten ere, eta ohiturari jarraituz, San Juan Gaua egin dugu udaren hasiera ospatzeko. Giro ederrean ospatu zen jaia, txalaparta eta euskal dantzek alaituta eta noski, protagonista den San Juan suarekin. Sua piztu aurretik, akelarre "basatia"! Sua piztu ondotik, era guztietako zaborren erretzea!
Egunero egunero euskaltegira, euria, hotza, gaua...berdin dio. Erdi lo gelan sartu eta ikaskidearen hatsa sentitu, nondik atera da pizti arraro hau? Burmuina estutu logika aurkitu nahian, sare korapilatsu hau askatu nahian, errepikatu eta errepikatu ea garunean sartzen den... Hau ulertezina da, nik ez dut balio, hau ez da niretzat, ez dut inoiz lortuko, jakina horrek errazago dauka, oso ondo egiten du... Norekin erabiliko dut? lotsa ematen dit, ziur txarto erabiliko dudala...hobe erdaraz...erdaraz egiten badut ez dut inoiz ikasiko...euskaraz saiatuko naiz, ez dauka borde aurpegirik... Apurk...
San Juan gaua da. Suak gonbidatzen gaitu, piztuta dago. Gorputzen gaua da, arimak adiskidetzeko gaua. Boteredunak beldurrez daude; herria, jendea, berriro ere, iratzarriko da, Ama Lurrarekin bat egingo dute; egoera onartezina da, kontrolpean jarri behar dute agintariek. Baina denok dakigu ez dutela ezer lortuko, tabu guztiak egurrarekin sutara botako ditugu. Itsaspepino taldeak dantzatuko dugu suaren aurrean, gure arimak askatuko ditugu. Gauaren eta iluntasunaren babesa jasoko dugu. Burua askatu eta murgil gaitezen suaren magiaren barnean.