Sua falta zaigu

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2012-12-03 21:28
1

Egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, lagun batek aurreko egunean izan zuen elkarrizketa. Gurasoenean bazkaltzen ari zela, gai batek ekarri zuen bestea eta halako batean aipatu zuen lagunak herriko fabrika bat zarratu behar zutela eta inguruko beste bat ere bai, guztira ia 500 langile kalera. Aitak, laurogeitaka urte, natural-natural erantzun zion: —Eta ez al diote fabrikari su eman behar?

Mila demonariue! Epelak zer gara! Antzina gauzak bestela egiten ziren:

Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu geure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.

Bertsio bi:

Oskorri

Imanol

oier g

oier g 2012-12-05 21:14 #1

Epelak, bai.
Gaur eguneko "greba orokorrak" ikustia besterik etxaok.
Eta gose greba txandakatuak.
500 langille kalera? Trikipoteua da bide bakarra.

1930 hamarkadan, gure aittitta-amamanian Asturiaseko mutikua egon zuan hillabete batzutan. Gurasuak meatzarixak ziran eta artian halako gauzak antolatzen zittuan hobeto burrukatzeko.

Utzi iruzkina: