Kategoria: esteatita
Gurean aspaldi bota zuen Jon Sarasuak amaren sua metafora, komunitate gisa gure iraupena irudikatzeko. Uda honetan, inuiten artean, metafora horrekin gogoratu naiz.Inuit andreen lana zen esteatitako lanpara beti pizturik mantentzea euren etxeetan. Inoiz ezin zen amatatu. Amatatuz gero, oso ondorio latzak pairatuko lituzkeelako familia horrek giro hotz hartan.Inuitak ere historiaren errebuelta batean daude. 2020an lortuko dute independentzia. Gainera, modernotasunean sartu dira buru-belarri eta gutxi dira, oso gutxi. Hizkuntza mantentzearen garrantziaz kontzientzia dute. Akulturazioar...