Esprinta ala maratoia?

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-09-19 17:04

Aspaldi idatzi zuen Aracilek L’esprint de les dones artikulua (euskaraz badago, Emakumezkoen esprinta). Gutxi gorabehera, honakoa esaten zuen Aracilek orduan: “emakumeek beranduago egiten dute elebiduntzea, baina azkarrago amaitzen dute prozesua”. Hau da, emakumeak beranduago hasten dira hizkuntza nagusia ikasten, baina azkarrago “ahazten” dute euren jatorrizko hizkuntza.



Galdera bat datorkit burura: eta alderantziz? Berreskuratze prozesuetan zelan jokatzen dute? Azken kale neurketaren arabera, emakumeek gehiago erabiltzen dute euskara adin tarte guztietan. Datu bat baino ez da, baina adierazgarria, ezta?


Utzi iruzkina: