Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Udako oporren ostean, azatzak inoiz baino beharrezkoagoak ditugu gure soloa behar den moduan haz dadin. Eta, horregatik, gaurkoan 44. azatza.Literatur mikropilulen farmazia dugu gaurkoan. Internet-en sortutako ekimen xume, baina polit horietako bat. Komunitatearen laguntza eskatzen dute eta pilulatxoak eman gura dizkigute, literatur pilulatxoak, gure gaixotasunak sendazeko (lanaren edo langabeziaren gaixotasuna, adibidez).Eta zer dira mikropilulak ba? Euren berbetan, prosa, olerkia ala olerki proisaiko ala prosa lirikoa... Berdin da: garrantzitsuena, drogaren elementu aktiboa da, et...


Estounalavadora blogeko Belen eta Noa elkarrizketatu ninduten, uztailean, Vila da Cruces-en. Bideoa ez da oso ondo entzuten, baina elkarrizketaren laburpena egin dute galizieraz. Mila esker neskak!ENL: Cales foron as maiores dificultades que tiveches para traducir un libro dunha lingua a outra?TR: Tiven dúas dificultades grandes, a primeira foi que era a miña primeira traducción literaria. E a segunda dificultade fundamental que tiven foi ter que adaptalo un pouco a linguaxe coloquial. Xa que é moi diferente a linguaxe coloquial galega e a euskera. O Galego é máis tirando ao Castelá...


Soziolinguistikan batzuek heldu nahi dute gailurrera mendi magaletik pasatu barik. (Esaldia ez da nirea, Joshua Fishman handiarena baizik). Horietako gehienek fede itsua dute administrazioan, legeetan eta goi mailako funtzioetan. Ez naiz ni izango horiek guztiek duten garrantzia zalantzan jarriko duena, baina …Hizkuntza gutxituen borrokan egunez egunekoak du ezinbesteko garrantzia. Galizian ezagutu dudan lagun batek (aupa Bernardo!) esaten du berak sociolingüística pedestrea egiten duela, goi mailako funtzioez arduratzen den soziolinguistikari kontrajarriz edo. Nik ere egin nahiko nuke sozi...


43. azatzak Algortan topatu du lur emankorra. Algortako bertsolari eskola1980an sortu zen. Euskal Herriko lehenengoetarikoa, Xabier Amurizaren itzalpean sortua, Trino Azkoitiak eta Andoni Iriondok gidatuta.Historia oparoa du Algortako bertsolari eskolak, 32 urtetakoa dagoeneko. Historia horren zati bat ALBEkoek dute euren blogean. Baina … historiak historia, oraina eta etorkizuna ere badu Algortako bertso harrobiak.Hiru jarduera nagusi egiten ditu ALBEk:- Eskolak eman nagusi zein gaztetxoei. - Eskolan aritzen diren bertsolariek plazarako saltoa eman dezaten lagundu.- Ekitaldiak antolatu...


Bizitasun etnolinguistikoa edo bizindarra? (Nork aditu du sekula bizindar hitza testuinguru honetatik aparte?) Orain arte bagenekien ikerketa luze baten ondorioz, bizitasuna neurtu egiten zela: faktore demografikoak, estatusa, sustengu ekonomiko zein politikoa, bakoitzaren hautemateak eta usteak, … Allartean blogari esker, jakin izan dut askoz sinpleago egin daitekeela:Inkesta edo adierazle-bateria konplexu baten ordez, Boix-Fusterrek zenbait indiziori jarraitzea proposatzen digu: a) denda edo jatetxeetan zein da hizkuntza publikoa? "nor da azkena?" ala "¿quíen es el último?" b) zen d...


Bihar Galiziara noa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-07-16 20:07

Bihar Galiziara noa, Carballora. Hiru eguneko jardunaldia izango da han justizia soziala eta hizkuntza dinamizazioa gaitzat hartuta: askatasun sexualen inguruko ekintzaileak, ekologistak, feministak, jendarte ekintzaileak, sindikalistak, … izango dira hizlari. Horrez gain, ekintza ludikoak ere izango dira: janariak, kontzertua, …Jarraipena twitter bidez egingo dut (@lantalan kontutik) eta hango apunteak google docs-en publiko irekiko ditut. Iaz ere han izan ginen. Iazkoaren kronika eta material batzuk:- Galizia bihotzean- 136. metroan dago galiziera - En galego, por que non?- Txepetxen ...


Krisi garaiak dira hauek. Liburuaren esparruan ere krisia latza da (ekonomikoa izateaz gain, teknologikoa ere bada). Baina krisi garaian ere badira proiektuak sortzera ausartzen direnak. Eta horiei, bihotz-bihotzez, 42. azatza.Edo argitaletxea euskara hutsezko liburuak emango ditu argitara, autofinantzatua izango da, kritikoa, independentea eta auzolanean oinarritua. XXI. mendeko argitaletxea, beraz. Harpideak eta bazkideak eskatzen dituzte. Zer liburu aterako duten aurten ere aurreratu dute: Begikoak bilduman honako bi sormen-lan hauek:- Maite Gurrutxaga (lan grafikoa)- Gari Garaial...


Gaur goizean aurkeztu dituzte datuak Soziolinguistika Klusterrekoek, baita txostena argitaratu ere. Gauza asko azpimarratu dituzte, baina lehen kolpean (eta txostena aztertu barik), nik bi gauzatxo azpimarratu nahiko nituzke:- Emakumeek gizonok baino gehiago erabiltzen dute adin guztietan. Aurreko neurketetan aldaketa sumatzen zen, baina azken honetan baieztatu da goitik behera.- Gipuzkoako datua beste lurraldeetako baino hobea da. Horrek galdera hau eragiten dit: euskararen ezagutzan masa minimoa behar al da erabilera dezente handiagoa izateko?Erlazionatutako sarrerak:- Kale neurketa-...


Pasa den astean, ikastaro oso interesgarria egin zen Donostian, Jone Miren Hernandezen gidaritzapean. Ikastaro horren kronikak argitaratu dira (lehen egunekoa, bigarren egunekoa eta hirugarren egunekoa).Horrez gain, ahotsak elkartekoek euren aurkezpenean erabilitako bideo guztiak eskura jarri dituzte. Oso interesgarriak euskaldunon historia hurbila (eta horri lotutako bizipenak) ulertzeko.   2:22 01- Euskal hiztunaren kezkak ...


Azatzak 41: Garaion

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-06-29 12:48

Txiri-txiri aurrera gabiltza azatzen bide zoragarrian barrena, Euskal Herriko hainbat lurralde eta proiektu bisitatuz. Oraingo honetan Arabara goaz, beste behin ere. Lautadara, Otazara.Garaion proiektua martxan da bertan, euskara, sormena, bizi-eredu alternatiboa, kooperatibagintza eta aisialdia uztartuz. Garaion zer den hobeto ulertzeko Argia aldizkarikoek egin zieten elkarrizketa argigarria da oso, baita Goienak egindako beste hau ere.Proiektu txiki, xume baina erakargarria. 41. azatza.


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter