Azatzak 42: Edo argitaletxea + Pasazaite liburuak
Krisi
garaiak dira hauek. Liburuaren esparruan ere krisia latza da
(ekonomikoa izateaz gain, teknologikoa ere bada). Baina krisi garaian
ere badira proiektuak sortzera ausartzen direnak. Eta horiei,
bihotz-bihotzez, 42. azatza.
Edo argitaletxea
euskara hutsezko liburuak emango ditu argitara, autofinantzatua izango
da, kritikoa, independentea eta auzolanean oinarritua. XXI. mendeko
argitaletxea, beraz. Harpideak eta bazkideak eskatzen dituzte. Zer liburu aterako duten aurten ere aurreratu dute:
Begikoak bilduman honako bi sormen-lan hauek:
- Maite Gurrutxaga (lan grafikoa)
- Gari Garaialde (argazkiak)
Literola bilduman:
- Gen Eroa deseraikitzen (artikuluak)
Xortak bilduman:
- Harkaitz Cano (hitzaldia)
- Eta Karmele? (antzerkia)
Pasazaite
liburuak (@pasazaite) inportaziozko liburuak emango ditu argitara:
helduen literaturako liburuak, egile garaikideenak baina ez best
sellerak, prestigiozkoak, zein bere herrialdean arrakasta izan arren gurean ezagunak ez direnak. EGUNERAKETA: webgunea estreinatu dute gaur.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: