Badira zenbait urte jada. Aste santuaren bueltan izaten da beti. Non eta Aulestin. Artedramaren topaketak. Azatzik azatz, 36.a.Aurten ere egin da, urtero legez. Arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenen topagunea: aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale. Profesional zein ikasleentzako bideratuta dago aurtengo edizioa, beti ere Euskal Herriko arte eszenikoetan dabiltzanen arteko eztabaidak eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin.Ikastaroez aparte, Aulestin hainbat emanaldi eta ikuskizun egin dira aste osoan zehar: Joxe Mari Karrere, “Ispilua”, “Tzimi”, “Gabriel-gabrielle”, ...
36. zenbakia / 2012ko apirila Word dokumentua/Pdf dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA EUSKARAREN ERABILERARI BURUZKO IKERKETEN EMAITZAK AURKEZTU ETA AZTERTUKO DIRA EHUREN UDA IKASTAROETAN Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz, EUSKARAREN ERABILERAREN BILAKAERA, EGOERA ETA NORABIDEA DATUEN ARGITAN ikastaroa antolatu du EHUko XXXI. Uda Ikastaroetan. Euskarak bere lurralde osoan une honetan duen egoeraz arduratz...
Koldo Zuazo dugu euskalkietan maisu. Hainbat ikerketa egin ditu horien inguruan, baita hainbat sailkapen berri proposatu ere. Euskalki horien balizko jatorriaz ere egin du berba behin baino gehiagotan. Azkena orain gutxi argitaratu duen liburu baten karira.Koldo Zuazoren ustez, horrenbeste euskalki izatea ez da aberastasun iturri, ez da izan aberatsak izan garenik, ahulak izan garelako baizik. Hau da, hizkuntza komunitate menostua, zatitua eta menperatua izan da gurea bere ustez eta horrenbestez etxetik etxera ia-ia hizkera ezberdina izan da.Ez naiz ni Koldo Zuazori kontra egiteko in...
2012ko Sareko Argia saria irabazi du EiTB nahieran-ek. Eta orain bigarren “saria” jasoko du: 35. azatz izatea. 2011n jarri dute martxan eta dagoeneko arrakasta dezente lortu du EiTB nahieran webguneak. Euskaraz sarean dagoen ikus-entzunezko biltegirik handiena da inolako zalantza barik. Telebista eta irrati publikoetan euskaraz egindako hainbat eta hainbat programa, emanaldi, erreportaje, telesail eta abar biltzen ditu. Eta oraindik hasieran baino ez dagoelakoan nago. Bere ahalmen guztiak ez ditugu oraindik gozatzeko aukerarik izan, nire ustez.
Bat aldizkariaren 81. zenbakia hizkuntza ekologiaren inguruko monografikoa da. Zinez interesgarria da, goitik behera irakurtzea merezi du. Oraingo honetan den-dena iruzkindu beharrean, aldizkaritik hartutako zenbait aipu jaso ditut:“Hizkuntza-ekologia hizkuntza orok bere ingurunearekin dituen elkar eraginen azterketa da” (Einar Haugen)“Hizkuntza bat salbatzeko, ez da hizkuntza bera salbatu behar, baizik eta haren habitata; hau da, haren garapen-eremua, existentziaren testuingurua.” (Albert Bastardas)“Demagun euskararen ekosistema hartzen dugula aztergai. Aztertu behar dena euskarak...
Beste gauza baten nenbilela honako webgune hau aurkitu nuen aurrekoan. Proiektu horren helburua ikasleen euskararekiko motibazio baikorra lantzea da. Horretarako, gai horrekin kezkatuta gauden hainbat pertsona elkartu eta gure ideiak konpartituz baliabide sorta eskaini nahi izan dute. DBHko ikasleak dira jomuga.Egileak ikusita, produktua merezi du (baita produktua gainetik aztertuta ere).Baliabideak hiru multzotan sailkatu dituzte:- Hizkuntza ekologia: erruleta (aurreiritziei aurre egiteko tresnak) eta hizkuntza aniztasuna Europan (lehiaketa).- Ingurune hurbila (taldea): mintzagrama, gurp...
Bat aldizkariaren 81. zenbakia irakurtzen ari naiz: hizkuntza-ekologiari buruzko monografikoa da. Baina gaurkoak ez du zerikusirik hizkuntza ekologiarekin. Bi aipu dira:“Uste dut azken hamarkada hauetan hizkuntzaren gaia kudeatzeko fundamentu eskas xamarra ibili dugula gure herrian, oro har” (Jon Sarasua)“Kataluniak hanka-sartze historikoak eta egi handiak eman zituen, eta horiek kendu ezinik gabiltza, biak, asmatzeak eta hanka sartzeak ere bai”Zer pentsatua eman didate biek ala biek …Erlazionatutako sarrerak:Soziolinguistikaz dagoen ezjakintasuna
Negu Gorriak taldeak urratu zuen bidea aspalditxo: nazioarteko arrakasta lortu euskaraz. Horren gainean entseguak eta guzti egin izan dira. Ordutik hona bidea urratu dute euskal taldeek nazioartean, gutxiago ala gehiago.Baina ia 20 urte pasa dira Negu Gorriak-en moduko fenomenoa izateko gurean (desberdintasunak desberdintasun, jakina). Berri Txarrak da taldea. Berri Txarrak da fenomeno berria. Euskaraz mundura irekirik. Euskaraz kantatzearen inguruan mila aldiz erantzun behar izan duten arren.Gure musika enbajadoreak (orain dela urte asko, Metz-en Luxenborgoko morroi batekin egon nintzen ...
Pasa den astean Deustun Fredi Paia eta Uxue Alberdi izan ziren berbetan. Badakigu … baina gutxi egiten dugu. Bakoitzak euskararekiko bere bizipenak kontatu zituen, bizipenak, emozioak, kontraesanak, … Merezi du benetan eurek esandakoa entzutea.
Egiten ari naizen lan baterako irakurri behar izan dut “Hizkuntz ordezkapenaren nondik-norakoak Goierrin” liburua, orain dela 20 urteko liburua.Joxe Manuel Odriozolak egindako galdetegi baten gainean Goierriko hainbat herriren hizkuntza diagnostikoa egiten dute hainbat egilek. Eta gauza askotan oraindik orain diagnostiko horrek balio du.Argazkia: AtauriAdibidez, hedabide erdaldunen kontsumoa, alfabetatzearen beharra, gazteen hizkuntza ohiturak, … Beste kontu askotan, ordea, aurreratu egin da: administrazio arloan (batez ere udaletan), eskolan (batez ere, lanbide heziketan eta bigarre...