Motibazioa sustatzeko taldea
Beste gauza baten nenbilela honako webgune hau aurkitu nuen aurrekoan. Proiektu horren helburua ikasleen euskararekiko motibazio baikorra lantzea da. Horretarako, gai horrekin kezkatuta gauden hainbat pertsona elkartu eta gure ideiak konpartituz baliabide sorta eskaini nahi izan dute. DBHko ikasleak dira jomuga.
Egileak ikusita, produktua merezi du (baita produktua gainetik aztertuta ere).
Baliabideak hiru multzotan sailkatu dituzte:
- Hizkuntza ekologia: erruleta (aurreiritziei aurre egiteko tresnak) eta hizkuntza aniztasuna Europan (lehiaketa).
- Ingurune hurbila (taldea): mintzagrama, gurpil bikoitza, ikastetxearen erabilera mapa, gertuko belaunaldien testigantza, erregistroak zertarako?, gazteei buruz esaten direnak, zuzentasunaren mugak
- Hiztuna (gaztea): ibaiaren teknika, norberaren hizkuntza historia, nik norekin nola, aztarna linguistikoa (1 eta 2).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: