Azatzak 35: EiTB nahieran

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-03-28 17:33

2012ko Sareko Argia saria irabazi du EiTB nahieran-ek. Eta orain bigarren “saria” jasoko du: 35. azatz izatea.

2011n jarri dute martxan eta dagoeneko arrakasta dezente lortu du EiTB nahieran webguneak. Euskaraz sarean dagoen ikus-entzunezko biltegirik handiena da inolako zalantza barik. Telebista eta irrati publikoetan euskaraz egindako hainbat eta hainbat programa, emanaldi, erreportaje, telesail eta abar biltzen ditu.



Eta oraindik hasieran baino ez dagoelakoan nago. Bere ahalmen guztiak ez ditugu oraindik gozatzeko aukerarik izan, nire ustez.


Utzi iruzkina: