Lankide batek (aupa Mikeldi!) proposatu dit 28. azatza. Badakizue, nahi izanez gero, ez dago arazorik azatzak proposatzeko.Musikaren inguruko hiru ekimen dira Mikeldik proposatutakoak:- Entzun.com: euskara hutsezko lehen musika-aldizkaria izan zen. Urteak aurrera joan ahala, euren burua birziklatu behar izan dute. Baina gaur-gaurkoz musikari buruzko euskara hutsezko webgunea dute eta abenduan disko-liburua plazaratzen dute urtero-urtero. Webgunea gainera orain dela gutxi berritu dute eta maiztasun handiz berritzen dute.- Musikazuzenean: ekimen hau berriagoa da. Euskal Herrian egiten d...
Intsumisioaren inguruko liburua egin du Edurne Elizondok. Liburu horretan behin eta berriro aipatzen da desobedientzia gaur egun ere hainbat arlotan erabilgarria eta baliagarria dela: ekologian, independentziaren alde, bazterketaren kontra, …Baten batek ere euskara aipatzen du. Egia esateko ez dute zehazten euskararen kontuan zelan erabili desobedientzia. Baina hori interpretatzeko lizentzia hartu dut nik.Egunerokoan euskaldunok hainbat esparru daukagu desobeditzeko. Lehen berba euskaraz egiten dugunean, fakturak eta abar euskaraz eskatzen ditugunean, ordenagailuak euskaraz konfig...
Azpeitiko kultur mahaia dugu azatzetan 27.a. Mahai hau 2006an sortu zen, Azpeitian. Hiru helburu jarri zizkion bere buruari: San Agustin kulturgunea sortzea, kultur egutegi bateratua egitea eta kultur hedabideak sortzea. Sanagustin kulturgunea 2011ko uztailean jarri zen martxan. Lapikue webguneak ere martxa polita darama eta kultur egutegi bateratua aspalditxotik da errealitate Azpeitian. Eta hori guztia auzolana erabilita eta euskaraz. Herriko kultur talde guztien artean hausnartu, adostu, planifikatu eta egin. Eta bitartean herri aginteekin elkarlana bilatu eta aurkitu. Eredua best...
34. zenbakia / 2011ko abendua Word dokumentua/Pdf formatua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA "NERABEAK, INTERNETEKO SARE SOZIALAK ETA EUSKARA" PROIEKTUAREN EMAITZAK ZABALDU DIRA. Soziolinguistika Klusterra eta Kultur Kabia-Topagunea elkarlanean aritu gara nerabeak, sare sozialak eta euskara gaien inguruan. Kultur Kabiak nerabeei zuzendutako hainbat aisialdi programa kudeatzen ditu. Programa hauetako bakoitzak bere ezaugarri bereizgarriak baditu ere, denetan erabiltzen dira int...
Aspalditxoan nire blogeko irakurle batek iradoki zidan Babeli gorazarre liburua leitzeko. Liburu potoloa da eta kostatu zait liburuari oratzea. Baina azkenean egin dut eta gustura geratu. Harritu egin nau liburuak. Mardula espero nuen, baina ez nuen uste han esaten zirenekin horren ados egongo nintzenik. Den-dena ez dut begi onez ikusten, jakina, baina tira.Erabilera erdigunera eraman behar dela esaten digu behin eta berriro Patxik, erabilera erdigunera. Aspalditik aldarrikatzen ari garena. Legeen mugez eta abarrez ere mintzo zaigu, legea eta gizartearen arteko erlazioez, euskaldunen...
Emuneko lantalde bat (aupa Edurne eta Amaia!) sare sozialen inguruko hausnarketa/eztabaida bat sustatzen ari da. Euskarak zer nolako presentzia izan behar duen sare sozialetan, batez ere enpresa eta erakundeetan.Eztabaida oraindik ez da amaitu, baina dagoeneko uzta polita jasotzen ari dira eta hona ekartzea erabaki dut:- Enpresa, sarea eta hizkuntzak: eztabaida/hausnarketa kokatzen eta zehazten duen artikulua.- Sare sozialetan kanal bakarra ala bi?: Joxe Rojasen artikulua. Sustatun ere eztabaida polita ekarri zuen.- Sare sozialetan kanal bakarra ala bi?: Euskadiko Kutxaren kasua. - Sareetan...
Mekaren erdigunean gaude bete-betean. Baina ondoko karpa batean. Durangoko azoka azken urteetan biziberritu duen gunean, karpapean. Ahotsenea duzue hau.2011n 95 ekitaldi, bost egunetan. Euskarazko sortzaileak eta euren publikoa batera, punta-puntako idazle eta taldeak, eta hasiberriak, denak nahasian, baina espazio berean. Gainera, aurten horri lotuta sortu dira Irudienea eta antzerkiari lotutako espazioa (azokak eta Ahotseneak apur bat bazter utzi dituzten bi esparru, bideogintza eta antzerkigintza). Eta biek ahotsenean izan dute abiapuntu.Gauza txar bakarra dauka honek guztiak:...
Atzo honako artikulua idatzi nuen zuzeu-n. Gaur Petra Elserren irrati zutabea entzun ondoren, gauzak lehen bezain argi (edo ilun) ikusten ditut.Hasiera batean egun bat izan zen (abenduak 3), gaur egun gero eta gehiago dira euskararen egunak (astebetekoak dira ospakizunak Txorierrin behintzat). Orain bota beharko nuke topikoen parrastada bat: egun guztiak dira niretzat euskararen eguna, pozik izango naiz ospatzen ez den urtean, elbarritu fisiko eta mentalen eguna ere bada abenduaren 3a, eta abar. Baina ez ditut horiek esango. Isilduko naiz. Gainera, abenduaren 4an euskal kulturaren fe...
Bilblogari izeneko lehiaketa izan da Bilbon, blogen ingurukoa. Aurkeztea erabaki nuen, 34 urterekin leku gutxitan gazte bezala agertu ahal zarelako. Aurkeztu eta irabazi. 300 euro. Eta pozik.Blogarekin jarraitzeko beste arrazoi bat. Mila esker nontzeberrikoei eta epaimahaikideei.
Gaztelaniazko wikipediaren arabera, subsidiaritate printzipioa hauxe da: subsidiarietate printzipioak, bere definiziorik zabalenean, xedatzen du arazoaren objektutik hurren dagoen agintariak (arau bidezkoak, politikoak edo ekonomikoak) erabaki behar duela gai oro .Printzipio hau ere sarritan erabiltzen da soziolinguistikan, batez ere hizkuntza ekologiari lotuta. Eta hauxe da gutxi gorabehera: bertako hizkuntza batek egin dezakeen oro, ez luke egin behar hizkuntza globalago batek.Printzipio honek indar eta ibilbide oparoa izan dezakeela uste dut. Hala bedi!