#sarekohizkuntzak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-12-15 18:29

Emuneko lantalde bat (aupa Edurne eta Amaia!) sare sozialen inguruko hausnarketa/eztabaida bat sustatzen ari da. Euskarak zer nolako presentzia izan behar duen sare sozialetan, batez ere enpresa eta erakundeetan.

Eztabaida oraindik ez da amaitu, baina dagoeneko uzta polita jasotzen ari dira eta hona ekartzea erabaki dut:

- Enpresa, sarea eta hizkuntzak: eztabaida/hausnarketa kokatzen eta zehazten duen artikulua.

- Sare sozialetan kanal bakarra ala bi?: Joxe Rojasen artikulua. Sustatun ere eztabaida polita ekarri zuen.



- Sare sozialetan kanal bakarra ala bi?: Euskadiko Kutxaren kasua.

- Sareetan hizkuntza formala ala kolokiala?: Josu Bergararen artikulua.

- Euskara ezberdintzeko estrategia: Txomin Jauregiri (deskontu.com) egindako bideoak (1, 2, 3 eta 4).

- Hemengo identitatea mantendu eta munduarekin hitz egin, nola?: Luistxo Fernandezen artikulua.

- Ternuaren kasua: Juan Luis Azkarateri egindako bideoa.

- Sarean euskaraz aritu nahi dut: Rober Gutierrezen artikulua.

Eta twitterren #sarekohizkuntzak etiketapean.


Utzi iruzkina: