Tripetatik

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-09-15 11:08

Uda aurretik 3 soziolinguistika hausnarketa-saio-bazkari egin genituen EMUNeko hainbat lankidek. Txoko banatan, mokadu eta mokadu artean, soziolinguistikaz aritu ginen, batzuetan gai-jartzaileak proposatutako gaiari tiraka, beste batzuetan libre, buruan bueltaka genituen ideiak, kezkak eta iritziak lankideekin partekatuz. Horren inguruan hiru artikulu egin ditugu Emuneko hiru kidek, eta hauxe da lehena, nirea. Jatorrizkoa lantalan.eus webgunean.  Askotan galdetu diot neure buruari enpresetako Euskara Plana abiatzeko erabakia nondik irteten den. Hiru aukera bururatu zaizkit: tripetat...


Larruan sentitu

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-04-25 09:31



Originala Argia aldizkarian argitaratu egin zen. Helmuga: Lutxi borda, Donazaharre (Nafarroa Beherea). Bidaiariak: Nafarroa Behereko eskualde guztietako 36 euskaldun (kontzientziatu). Bidaiaren helburua: egunerokoan gure hizkuntzarekin erosoago eta gaituago ibiltzea, beste hitz batean esanda, ahaldunduago aritzea. Gidariak: Emuneko aholkulari diren Larraitz Madinabeitia eta Ainhoa Lasa. Bidaiaren izena: Telp tailerrak.   Egunerokoan euskara gehiago erabiltzeko eta euskaraz ari direnean erosoago sentitzeko bideak landu zituzten Lutxi bordan elkartu ziren baxenabartarrek. Azken Korr...


#sarekohizkuntzak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-12-15 18:29

Emuneko lantalde bat (aupa Edurne eta Amaia!) sare sozialen inguruko hausnarketa/eztabaida bat sustatzen ari da. Euskarak zer nolako presentzia izan behar duen sare sozialetan, batez ere enpresa eta erakundeetan.Eztabaida oraindik ez da amaitu, baina dagoeneko uzta polita jasotzen ari dira eta hona ekartzea erabaki dut:- Enpresa, sarea eta hizkuntzak: eztabaida/hausnarketa kokatzen eta zehazten duen artikulua.- Sare sozialetan kanal bakarra ala bi?: Joxe Rojasen artikulua. Sustatun ere eztabaida polita ekarri zuen.- Sare sozialetan kanal bakarra ala bi?: Euskadiko Kutxaren kasua. - Sareetan...


Kosmobisioa

3
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-10-03 18:33

Aurrekoan Lorea Agirrek Sorguneak ikertegiaren inguruko hitzaldia eman zuen Emuneko lankideontzat. Hainbat gauza esan zituen (horietako batzuk hemen). Baina deigarria egin zitzaidan horietako bat.Gutxi gorabehera hauxe esan zuen: euskaldunok hizkuntza salbatzearen alde, gure kosmobisioa sakrifikatu egin dugula. Gero ñabardura bat gehitu zuen: kosmobisio hori sakrifikatu dugu, inoiz izan badugu noski. Horrek zuzenean Txepetxek uztailean esan ziguna ekarri zidan burura. Berak beste hainbat gauzen artean honako hauek esan zituen:Euskara gero eta gehiago erabiltzen da, gero eta gauza gutxia...


Hizkuntza ekologiaren diskurtsoa gero eta ozenago aditzen da gurean. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako ikastaroa horren gainekoa izan zen (kronika ederra egin dute Ruben eta Abel lankideek). Galizian ere aditzen da. Eta horren froga Manuel Singalak eta Manuel Bermudezek egindako hurrengo lau bideo labur gaiaren inguruan sentiberatze aldera.


Azken aldion nire blogean nik sortutako testu gutxi daudela esan dit baten batek --): Ba, orduan beste nonbait idatzitakoa ere ekarriko dut hona, lizentziak lizentzia. Aurrekoan Mikel Irizar izan zen Emuneko teknikarioi hitzaldi bat ematen. Hitzaldiak honako izenburua izan zuen: “Kutxa eta hizkuntzen kudeaketa”. Hitzaldi horren funtsa berak Bat aldizkarian idatzitako bi artikulu dira. Hemen ez dugu egingo hitzaldiaren laburpena, hitzaldian hartutako zenbait ideia botako ditugu, interesgarrienak direlakoan. Bertara joan zen beste edonork ere azpimarratu ditzake beretzat interes...


Sustatun ikusi dut Emunekoak euren jardunaldiaren gaineko zuzeneko jarraipena egiten ari direla. Blog honetan ere aipatu genuen delako jardunaldia.


Emun-ek 10 urte bete du eta horren karietara jardunaldi bat antolatu du: Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa jardunaldia. Jardunaldia urriaren 9an da, Arantzazun eta izen-ematea doakoa. Egitaraua 08:30 Harrera eta material banaketa 09:00 Agurra eta jardunaldiaren aurkezpena 09:30 PETER MACINTYRE , Cape Breton University (Kanada): Komunikatzeko gogoa: hizkuntza erabiltzeko motibazioaren dinamika 10:30 Kafea 11:00 FERRÁN SUAY , Societat Valenciana de Psicología: Pertsonarteko hizkuntz erabileraren gaineko esku hartzea 12:00 JOXPI IRASTORTZA , Emun, Koop. E. Enpresetako euskara planet...


Bi webgune berri

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-03-04 10:05

Azken egun hautean bi webgune topatu ditut. Biak berriak eta biak nolabait lotuta blog honen gaiarekin.- Lehena da lana euskalduntzeko bloga. Bloga Emunek kudeatzen du, baina lan mundua euskalduntzearen ikuspegi orokorra eman nahi du. Nahiko interesantea ematen du. Nire bloglines-era ekarri dut.- Bigarrena ebete.org webgunea da. Ez da bloga, web korporatiboa baino. Ebetek erabileraren ontzia bete nahi du, Txepetxen teoria ezagunei erreferentzia eginez. Ebeteren atzean Ttakun elkartean ibilitako Iñaki Eizmendi dabil, gurasoentzat eta irakasleentzat formazio saioak eskaintzeko asmoz.


Azken iruzkinak