Ez dugu nahi
Intsumisioaren
inguruko liburua egin du Edurne Elizondok. Liburu horretan behin eta
berriro aipatzen da desobedientzia gaur egun ere hainbat arlotan erabilgarria eta
baliagarria dela: ekologian, independentziaren alde,
bazterketaren kontra, …
Baten
batek ere euskara aipatzen du. Egia esateko ez dute zehazten euskararen
kontuan zelan erabili desobedientzia. Baina hori interpretatzeko
lizentzia hartu dut nik.
Egunerokoan
euskaldunok hainbat esparru daukagu desobeditzeko. Lehen berba euskaraz
egiten dugunean, fakturak eta abar euskaraz eskatzen ditugunean,
ordenagailuak euskaraz konfiguratzen ditugunean, … Milaka adibide txiki
daude: eta denak dira garrantzitsu. Gugandik hasi behar duelako euskaraz
bizi gura dut leloak. Gainera, desobedientzia hori egunero gauzatzeko
ikastaroak eta teknikak izan badira.
Desobeditu, beraz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: