Azatzak 26: Ahotsenea
Mekaren
erdigunean gaude bete-betean. Baina ondoko karpa batean. Durangoko
azoka azken urteetan biziberritu duen gunean, karpapean. Ahotsenea duzue
hau.
2011n
95 ekitaldi, bost egunetan. Euskarazko sortzaileak eta euren publikoa
batera, punta-puntako idazle eta taldeak, eta hasiberriak, denak
nahasian, baina espazio berean.
Gainera,
aurten horri lotuta sortu dira Irudienea eta antzerkiari lotutako
espazioa (azokak eta Ahotseneak apur bat bazter utzi dituzten bi
esparru, bideogintza eta antzerkigintza). Eta biek ahotsenean izan dute
abiapuntu.
Gauza
txar bakarra dauka honek guztiak: hurrengo urtean egunero Durangora
joan beharko naizela horrenbeste eskaintza kultural tartean izanda.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: