Argia saria ez diote eman, nahiz eta twitterren baten batek eurentzako eskatu. Argia sarien emanaldian bertan Iñako Gurrutxagak ere eurentzako saria eskatu zuen. Baina esku hutsik geratu dira.Hala ere, nire ustez azatzen artean egotea merezi du Beranduegik (ez da saria, baina tira). 45 saio egin dituzte dagoeneko. Saio umoretsu eta bitxiak izan dira 45 hauek. Umore fresko eta bihurria darabilte. Euskaratik eta euskaraz. Umore politikoa ere egiten dute eta horren falta nabarmena du gure komunitateak. Telebistetan euskarazko umore saioak badaude ere, horietan politikarik-eta ez da ager...
Aldahitz ikerketa aurkeztu berri dute Klusterrekoek. Euren webgunean agertzen dira ikerketaren nondik norakoak, emaitzak eta abar.Lan munduan hizkuntza ohiturak aldatzearen inguruko ikerketa da Aldahitz. Eta horren aitzakian, Lantalanekook elkarrizketa egin genien Pablo Suberbiolari eta Pello Jauregiri, Aldahitzen inguruan.Aldahitz: Pello Jauregi eta Pablo Suberbiolarekin elkarrizketa from lantalan on Vimeo.
Batez ere, negu gordinean, ezta? Ba janzteko aukera paregabea jarri dute Topaguneak eta AEDk guztion eskura. 90ko hamarkadan Arrasate aldean kaleratu zen Jazten aldizkari osoa digitalizatu eta interneten jarri dute. Soziolinguistikari buruz Euskal Herrian argitalpen gutxi egon dira (Bat aldizkaria kenduta) eta merezi du horiek guztiak irakurtzea eta birpasatzea.Euren leloa neure eginez, Jazten, biziko bagara jantzi beharra daukagulako. Jazten aldizkaria osorik.
35. zenbakia / 2012ko urtarrila Word dokumentua/Pdf formatua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA ALDAHITZ IKERKETAREN ONDORIOAK AURKEZTU DIRA Soziolinguistika Klusterrak Aldahitz ikerketaren ondorioak kaleratu ditu. Ikerketa 2010 eta 2011. urteetan zehar garatu da, lan munduan, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai: heldu zirela euskara ikasi, eta lankideekin euskaraz egiterainoko ohitura finkatu duten langileak. Ikerketa kualitatiboa izan da eta bi gai...
Katalanak armairutik ateratzeko deia egiten duen liburuak bigarren edizioa badu orain dela gutxitik. Zinez merezi duen liburua da, nahiz eta blogean sekula aipatu ez. Baina lasai, Euskal Herrian askotan aipatu izan da delako liburu hori:- Iñaki Arrutiren iruzkina: Coming out- Rober Gutierrezen iruzkina- Allartean blogean- Aisia blogeanEta, gainera, hobe da batzuetan egileek eurek zer esaten duten entzutea eta irakurtzea, ezer gomendatzen hasi aurretik: Ferran Suay eta Gemma Sangines, biak ala biak euskaraz.
30 azatz dagoeneko. Eta zenbaki borobiletan beti saiatu naiz azatz berezi samarrak egiten. Eta oraingoan ere hori egin nahi izan dut. Ahotsak proiektu berezia da. Helburua Euskal Herriko herri hizkerak jasotzea da. Baina hori baino gehiago da. Herri-kulturan Euskal Herrian gauza asko egin dira, horietatik asko oso jasoak. Ahotsak-ek, ordea, dibulgazio nahia du hasiera-hasieratik. Eta hori igarri egiten da: bideo laburrak eskegitzen dituzte, interneten eta doan, eta lizentzia librearekin. Une honetan 215 herri, 3788 hizlari, 5314 zinta, 35198 pasarte eta 9476 bideo daude. Kopuru po...
Imanol Minerri aspaldi aditu nion aintzat hartu behar genituela sexu askapeneko mugimenduen irakaspenak. Eta horien artean bereziki empowerment delakoa (euskaraz ahalduntze edo jabetze moduan itzulita, baina ez naute asetzen). Asierrek erantzunean aipatutako boteretzeak, ordea bai, asetzen nau.Zer da empowerment ba? Bakoitzaren gaitasunetan konfiantza lortzeko prozesua da jabetze edo ahalduntzea. Gurera etorrita, eta Imanolen berbak erabilita, (euskal) hiztunak duen hizkuntza esperientzia digeritu, arrazionalizatu, jabetzea litzateke. Eta esperientzia hori aldatzeko autoantolatu: hiztun...
Zapatuan hil zitzaigun Txillardegi. Soziolinguistikan murgiltzeko bitamina ezinbestekoak eman zizkidaten tx-ko gaitzizena duten bik: Txillardegik eta Txepetxek. Baina nik baino hobeto beste hainbatek adierazi dute adierazi beharrekoa. Hona hemen nire aukeraketatxoa:- Haiengatik gaude hemen: Xabier Mendiguren.- Argiarena.- Euskaltzainik osoena: Iñaki Petxarroman.- Txillardegi 1961an: Euskaraz ostia blogean.- Txillardegiren azken elkarrizketa Berrian.- Ahotsak-eko kideek egindako elkarrizketa.- Somewhere in the mountains: Patxi Larrion.Eguneraketa: Klusterrekoek Txillardegiren inguruan idatzi...
29 azatz dagoeneko. Hasieran zerrenda luzea egin nuen eta hortik tiraka ibili naiz orain arte. Eta hasieratik zerrenda horretan zegoen dantzan.com. Baina … azatza heldu denerako webgunea itxita (hobe esanda, eguneratu barik) dago. Baina erabaki dut aurrera jarraitzea, oraindik orain webguneak egindako bidea eredugarria izan delako (eta espero dezagun hemendik aurrera ere eredugarria izaten jarrai dezan).Eguneratuta: urriaren 1etik aurrera, berriro martxan. Zorionak!10 urtez dantzan jarri gaituzte, sarean dantzan jarri gero plazetan dantza egiteko. Tradizioa eta gauza berriei irekia,...
Aspaldi aipatu nuen Allartean bloga Garaigoikoan. Aspaldi neukan haren pista galduta. Eta egun hauetan aurkitu dut berriro. Blog interesgarria da Allartean, hizkuntza normalizazioaren ikuspuntutik. Eta eduki landuak ditu. Horietako batzuk ekarriko ditut hona hurrengo asteetan. Momentuz, lehena hegemoniari buruzkoa. Nik ere bere garaian aipatu nuen gaia, baina Allarteanen askoz landuago agertzen da.Bastardas irakasleak subsidiarietate-printzipioaz hitz egiten du; hau da, hizkuntza lokal batean egin daitekeen guztia ez dadila egin hizkuntza globalago batean. Ideia honi bigarren zutabe ba...