Irakurgaiak: Babeli gorazarre

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-12-19 19:33
3

Aspalditxoan nire blogeko irakurle batek iradoki zidan Babeli gorazarre liburua leitzeko. Liburu potoloa da eta kostatu zait liburuari oratzea. Baina azkenean egin dut eta gustura geratu.

Harritu egin nau liburuak. Mardula espero nuen, baina ez nuen uste han esaten zirenekin horren ados egongo nintzenik. Den-dena ez dut begi onez ikusten, jakina, baina tira.

Erabilera erdigunera eraman behar dela esaten digu behin eta berriro Patxik, erabilera erdigunera. Aspalditik aldarrikatzen ari garena. Legeen mugez eta abarrez ere mintzo zaigu, legea eta gizartearen arteko erlazioez, euskaldunen izateko gogoaz, bizitzeko gogoaz. Transmisioaz, hizkuntza politikaz eta abarrez. Esan bezala, mardula bezain mamitsua baita liburua.

Liburuak merezi du, merezi duenez. Baina akaso mardulegia da, nire ustez. Diskurtso indartsua eta ondo eramana darabil, baina batzuetan sasietan galdu egiten da. Gainera, espainiarrek esaten dutenari (hizkuntza komuna eta abar) erreferentzia lar egiten dizkio. Jaramon gutxiago egin behar zaie hauei. Nire ustez.

Utopia eta errealitatea, diglosia iraunkorra, funtzioen banaketa, … aipatzen ditu. Baina askotan hauek entzun ostean, galdera bat datorkit burura: badira diglosia aldarrikatzen dutenak (Baztarrika, Zalbide batez ere), esparruak ere definitzen dituztenak (Fishmanen auzo-gertuko komunitatea), baina horietara iristeko bideak aipatu gutxi aipatzen dituzte. Edo, hobeto esanda, orain gutxira arte ardura kargu garrantzitsuak izan badituzte ere, kargu horietatik diglosia horretara iristeko zer bide jarri dituzten martxan?

Baina aho zapore gozoa utzi dit liburuak. Besterik espero banuen ere.

Gorri

Gorri 2012-01-03 15:05 #1

Patxi Baztarrika ezagutzen dugunontzat ezaguna da zer tonu jakintsu eta kategorikoa darabilen gehienetan. Koldo Izagirrek ere Patxiren diskurtsoari usain hori hartu izan dio, eta halaxe jaso pasarte honetan:
http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best20

Testu horretan aipatzen den Daniel Escribano horrek ,aho-zapore gozoa utzi dizun liburu hori ederki kritikatu zuen Jakin aldizkariaren 185. zenbakian. Erreferentzia bat hemen:
http://www.euskadi.net/r33-2288/es/contenidos/informacion/bibliotecas_prensa/eu_8378/adjuntos/2011-10-23Berria.pdf

txerra

txerra 2012-01-04 10:39 #2

Aupa Gorri:

Ez dut irakurri Jakineko artikulu kritikoa (zuk ematen didazun erreferentzian bi lerro baino ez dira ageri). Irakurtzeko gogoa dut (ea nonbaiten lortzen dudan).

Nik ez dut Patxi Baztarrika ezagutzen. Eta bai egia da liburuko hainbat pasartetan tonu kategorikoa erabiltzen duela, baina oro har horren moduko liburuak idazten dituztenek (zuk aipatu duzun Koldo Izagirre barne) tonu hori erabiltzen dute.

txerra

txerra 2012-02-03 09:15 #3

Rufino Iraolak oso artikulu interesgarria idatzi du Patxi Baztarrikaren Babeli gorazarre liburuaren gainean. Oso gomendagarria hau ere.

Utzi iruzkina: