Aspalditxoan nire blogeko irakurle batek iradoki zidan Babeli gorazarre liburua leitzeko. Liburu potoloa da eta kostatu zait liburuari oratzea. Baina azkenean egin dut eta gustura geratu. Harritu egin nau liburuak. Mardula espero nuen, baina ez nuen uste han esaten zirenekin horren ados egongo nintzenik. Den-dena ez dut begi onez ikusten, jakina, baina tira.Erabilera erdigunera eraman behar dela esaten digu behin eta berriro Patxik, erabilera erdigunera. Aspalditik aldarrikatzen ari garena. Legeen mugez eta abarrez ere mintzo zaigu, legea eta gizartearen arteko erlazioez, euskaldunen...


Azkenaldian HPS-ko arduradunen ahotik, euskararen inguruan batean eta bestean entzun eta ikusitakoen inguruan bi hitz... Hutsuneak ba omen dira Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikan, baina hutsune horien erabilpen maltzurra egiten omen dute batzuk, eta hori ez omen da zilegia. Baina, egia esateari zergatik deitzen zaio “erabilpen maltzurra”? Egoera desdramatizatzeko beharra omen dago, baina egoera dramatikoa baldin bada, zergatik ezkutatu behar dugu berau? Zer dago benetan zuen jardunaren atzean: EAE berreuskalduntzeko taktika, edota gaur egungo erdal inposizioa mantentzeko estrategia? Honako...


Gure Patxi gizabanano honek badirudi marka guztiak apurtu behar dituela... ondokoak jaso zituen atzo Berria egunkariak artikulu honetan, prentsa "sentsazionalista" toke batekin...Gehiegi sakontzeke, kontseiluak egin zuen bakarra euskararen normalizaziorako minimoak non kokatu beharko liratekeen esatea izan zen, eta hori baloratu beharrean, zergatik desbideratzen du Patxik mezua? Nik neuk gustora entzungo nituzke Kontseiluak mahai gainean jarritakoen inguruan Patxik daukan iritzia.Eta Kontseilua ez omen da euskalgintzaren ordezkari... administrazioa ere euskalgintzako parte omen da... ba hor...


Azken iruzkinak