Kategoria: gorazarre
Aspalditxoan nire blogeko irakurle batek iradoki zidan Babeli gorazarre liburua leitzeko. Liburu potoloa da eta kostatu zait liburuari oratzea. Baina azkenean egin dut eta gustura geratu. Harritu egin nau liburuak. Mardula espero nuen, baina ez nuen uste han esaten zirenekin horren ados egongo nintzenik. Den-dena ez dut begi onez ikusten, jakina, baina tira.Erabilera erdigunera eraman behar dela esaten digu behin eta berriro Patxik, erabilera erdigunera. Aspalditik aldarrikatzen ari garena. Legeen mugez eta abarrez ere mintzo zaigu, legea eta gizartearen arteko erlazioez, euskaldunen...