Enpresek sarean zelan?
Pasa den astean enpresen sareko estrategia linguistikoari buruzko jardunaldiak izan ziren Arrasaten. Bertan hartu nuen parte Joseba Kamio eta Maite Goñirekin.
Ez nuen prestatu ez aurkezpenik, ez ponentziarik. Baina egindako
sarrera laburtu nahi dut. Esandakoen laburpena bideo honetan jaso dute lantalanekoek.
Azterketa
labur bezain azientifikoa egin nuen hasi orduko. Euskal Herriko 20
enpresa hartu nituen (irizpiderik gabe, nik aukeratu nituen) eta euren
jarduna sare sozialetan aztertu. Enpresa horien artean denetarik zegoen:
arropa-markak, bankuak, musoeak, jatetxeak, futbol taldeak, … Saiatu
nintzen nazioarteko proiekzioa izan beharko luketen enpresak aukeratzen,
baina esan bezala guztiz azientifikoa izan zen azterketa.
Labur-labur, bi ondorio nagusi atera nituen:
-
Webguneetan enpresa gehienek eleanitz jokatzen dute. Bi hizkuntza
gutxienez denek erabiltzen dituzte. Eta guztietan (kasu batean izan ezik)
euskarazko bertsioa dago.
-
Sare sozialetan, aldiz, enpresa gehienek elebakar jokatzen dute.
Salbuespenak badaude, baina gehienak sare sozialetan hizkuntza bakarrean
aritzen dira: gaztelaniaz jakina (nahiz eta horietako askok nazioarteko
merkatuari begiratzen omen dioten).
Bi
ondorio horiek nire arloarekin (soziolinguistikarekin) harremanetan
jarri nituen berehala: sinplifikatuz, esparru formalenean euskarak
presentzia duina du, baina informaletan ez. Euskararen berreskuratzean
ere egin du aurrera euskarak nabarmen esparru formaletan, baina ez
horrenbeste informaletan (egile batzuek atzera ez ote duen egin
barruntatzen dute).
Iruzkinak
txerra 2012-04-24 15:50 #1
Edurne Gonzalez lankideak (@Edur_Gonzalez) sare sozialetan hizkuntzen kudeaketarako gako oso interesgarriak eman ditu: <a href="http://www.lantalan.com/emun/sareko-hizkuntza-irizpideak-definitzeko-gako-batzuk">http://www.lantalan.com/emun/sareko-hizkuntza-irizpideak-definitzeko-gako-batzuk</a><br /><br />
Utzi iruzkina: