Kategoria: sarekohizkuntzak
Pasa den astean enpresen sareko estrategia linguistikoari buruzko jardunaldiak izan ziren Arrasaten. Bertan hartu nuen parte Joseba Kamio eta Maite Goñirekin. Ez nuen prestatu ez aurkezpenik, ez ponentziarik. Baina egindako sarrera laburtu nahi dut. Esandakoen laburpena bideo honetan jaso dute lantalanekoek.Azterketa labur bezain azientifikoa egin nuen hasi orduko. Euskal Herriko 20 enpresa hartu nituen (irizpiderik gabe, nik aukeratu nituen) eta euren jarduna sare sozialetan aztertu. Enpresa horien artean denetarik zegoen: arropa-markak, bankuak, musoeak, jatetxeak, futbol taldeak, …...