Gogoeta bitxiak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-05-24 08:29

Pasa den astean Bilbon izan zen hizkuntza gutxituak eta internet inguruko jardunaldia. Jardunaldi hartan jasotako ideia batzuk botako ditut blausta artikulu honetan (kronika hobea egin dute Ahotsak programakoek):

- Hizkuntza handiak eskolan baino, eskolatik kanpo ikasten dira: kalean, komunikabideetan, interneten, …

- Internetek zertan lagun dezake belaunaldiz belaunaldiko transmisioan?


Argazkia: Inguma

- Batek baino gehiagok aipatu zuen hizkuntzari lotutako imaginarioa. Hori zer da? Euskarari lotutako imaginarioa zein da?

- “Diglosia digitala” kontzeptua ere entzun zen: gurean oso ohikoa den fenomenoari deitzeko erabiltzen dute galestarrek. Webgune elebidunetan menua bi hizkuntzatan egotea eta edukietan, ordea, ingelesez galeseraz baino gehiago egotea.

- Mexikon indigenei hezkuntza arrotza zaie, euren hizkuntzan bada ere. Izan ere, hezkuntza hori itzulitako hezkuntza da. Eurek, euren hizkuntzan behar dute hezkuntza propioa.

- Asturiasen antza hizkuntzaren aldeko mugimenduei hizkuntza leialtasun mugimendu deitzen zaie. Bitxia.

- Twitter-en memeak sortzen dituen komunitatea, bizirik dago interneten.

- Twitter ikerketa soziolinguistikoa egiteko berebiziko eremua da.


Utzi iruzkina: