Eibarren egin zen transmisioaren inguruko mintegia. Eta bertan hartu zuen parte Paula Kasaresek. Ni ez nintzen joan, baina aisiako lagunek haren hitzaldiaren zenbait pasarte ekarri dute blogera. Eta nik handik lapurtu. Eta sarean topatu Paularen testu luzeagoa, transmisioaren gainekoa.“Ordezkapen eta berreskurapen prozesuak ez dira mekanikoak; etenak eta jarraipenak daude. Eten horietarako bi arrazoi mota izaten dira: Arrazoi sozio-historikoak (makro-soziolinguistikoak) eta hiztunen jarrera edo hautuekin lotutako arrazoiak.” ”Geroz eta zailagoa da, transmisio kulturala eta transmisio nat...
Asteburu honetan izango da Literaturia Larrabetzun. Hirugarren urtez egingo da euskarazko literaturaren feria. Eta horrekin batera hainbat eta hainbat kultur emanaldi.Literaturiak irakurleak eta idazleak batu nahi ditu, eta euskarazko literaturari plaza duina eman. Euskal letren asteburua izango da. Baina testuliburu barik, egutegi barik, disko barik, erdarazko liburu barik. Euskarazko literaturak du erabateko lehentasuna. Baina alde ludikoa ahaztu barik. Eta txikienak ahaztu barik.Aizu aldizkariak elkarrizketa mamitsua egin dio Gotzon Barandiarani, antolatzaileetako bati.
Garabide elkarteak jarraitzen du euskararen berreskuratzeari buruzko bigarren liburu-DVDarekin. Oraingo honetan hizkuntzen biziberritzeetan estandarizazioak daukan garrantziari buruz. Aurrekoa bezala, liburua da, baina baita dokumentala ere (momentuz aurrerapena baino ez dago sarean). Liburua lau hizkuntzatan plazaratu dute: euskaraz, gaztelaniaz, inglesez eta frantsesez. Eta, gainera, lizentzia librearekin.
Tonto-tonto 10 azatza idatzi ditut. Eta oraindik orain askotxo daukat errekamaran. Beraz, jarraituko dut irakurleak matxinatzen ez bazaizkit behintzat.Hamargarrena beti berezia egin behar da. Eta oraingo honetan ere hala da: Gipuzkoako eskola txikiak ekarri gura ditut.Herri txikiak bizi behar dira, eta horretarako ezinbestekoa da eskolak izatea herrian. Eskola hauek, gainera, kulturaren eta hizkuntzaren transmisiorako ezinbestekoak dira. Arnasguneak aipatzen ditugu maiz, baina arnasgune horiek ezin dira izan altxor, etorkizuneko herri biziak izan behar dira. Eta langintza horretan ez...
2009an soziolinguistika domestikorako gida egiten ibili nintzen. Eta gustora egin ere. Ordutik etxeko, komuneko eta tabernetako soziolinguistikatxoan aurrerapenak izan dira. Gaurkoz hiru:- Zer egin? liburuxka: iaz Emunek eman zuen argitara (eta sarean eskegi debalde). Gainera, hilabete hauetan lantalan blogean argitara eman ditugu gomendio horietatik batzuk. - Aritu.eu: webgune honetan hainbat esparru eta egoeretan euskara maizago erabiltzeko tresna lagungarriak eskaintzen ei dira (horietara iristeko izena eman behar da eta ez dut nik izenik eman). Kontsultak egiteko aukera ere em...
Hauteskundeak izan dira Hego Euskal Herrian. Udal hauteskundeak, besteak beste. Eta euskararen gaia oraingo honetan ez da agendaren lehen lerroan izan. Nahiz eta udaleko hizkuntza politika garrantzia handikoa izan.Bilduk emaitza ikaragarriak izan ditu, batez ere euskararen arnasguneak diren herrietan. Herri askotan gehiengo osoa izan du. Eta kanpainan zehar, Bildukoei entzun diegu Uema indartzeko asmoa. Ea hala den. Bizkaian hainbat herritan dute horretarako aukera (Bermeo, Dima, Ea, Elantxobe, Gamiz-Fika, Larrabetzu, Lekeitio, Mañaria, Meñaka, Nabarniz, Ondarroa eta Zeberion), Gip...
Aurrekoan aipatu nuen Roberto Manjonen artikulua. Eta esan nuen aurrerago komentatuko nuela. Aurreratu egin zaizkit Tirakakoak. Artikulua ederto laburtu dute eta merezi du kuku bat egitea.Roberto Manjonen artikulua: 1 eta 2.Euskara planei buruz ari da artikulua. Administrazioko eta enpresetako euskara planei buruz. Eta kritika latza egiten die. Latza.
Aisia blogetik hartutako berria.Soziolinguistika Klusterrak otsailen antolatutako III. Jardunaldietan Jordi Sole i Camardons gure artean izan genuen. Hik hasi aldizkariak elkarrizketa egin zion eta maiatzeko alean argitaratu dute. Besteak beste, hiru proposamen egiten ditu hezkuntzaren eremuan soziolinguistika lantzeko: 1. Hezkuntzaren soziolinguistika Soziolinguistikaren presentzia, Bigarren Hezkuntzan ez ezik, unibertsitatera ere zabalduko nuke. (…). Lehen Hezkuntzan garrantzitsuena hitz egiteko jarrera da. Eta horretan ari dira. Baina Bigarren Hezkuntzan gurasoek eta irakasleek er...
Atzo aipatu nuen Lapiko kritikoa eta gaurkoan horrekin nator berriro ere. Hizkuntza ekologiaren etikari buruzko eztabaida piztu gura izan dute (apiriletik ez da erantzunik, baina tira). Eta, horretarako, Jon Sarasuak aspaldi egin zuen hitzaldi baten transkripzio luzea ekarri dute blogera. Oso luzea da, baina merezi du, mila gauza interesgarri aipatzen ditu, amaren suari buruz, golde aroari buruz eta abarri buruz. Patxadaz eta sakon leitu eta aztertu beharrekoa.
Mila aldiz aipatua izan da. Eta oso gutxi irakurri da. Txepetx bai. Eta bere liburu nagusia: Geroa gure iraganerako. Eta horren beste froga bat gaurkoan.Lapiko kritikoa webgunean Txepetxi buruzko eztabaida sutsua dabil. Eztabaida oso interesgarria (aukeran, teoriko-filosofiko samarra). Kukutxo bat egitea merezi du (luzea da gero eta batzuetan ulertzeko zaila, baina tira). Ni ez naiz ausartu ekarpena egiten, baina hari erreferentzia egiten bai.