Azatzak 11: literaturia
Asteburu
 honetan izango da Literaturia Larrabetzun. Hirugarren urtez egingo da 
euskarazko literaturaren feria. Eta horrekin batera hainbat eta hainbat 
kultur emanaldi.
Literaturiak
 irakurleak eta idazleak batu nahi ditu, eta euskarazko literaturari 
plaza duina eman. Euskal letren asteburua izango da. Baina testuliburu 
barik, egutegi barik, disko barik, erdarazko liburu barik. Euskarazko 
literaturak du erabateko lehentasuna. Baina alde ludikoa ahaztu barik. 
Eta txikienak ahaztu barik.
Aizu aldizkariak elkarrizketa mamitsua egin dio Gotzon Barandiarani, antolatzaileetako bati.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: