Bat 78: III. hausnartu sarien gaineko izan da aldizkaria.Gazteak, musika eta euskara: Luis Azpiazu. Lehengoan komentatu nuen zerbait blogean. Lana interesgarria da, batez ere aurreiritziei erreparatzeko. Dena den, neuk artikuluaren tesi nagusiarekin ez dut bat egiten: musika edozein hizkuntzatan entzun dezakezu eta euskaraz egin. Baina tira, ez gara hasiko kritika merkeekin.Sugea dantzan: Galder Unzalu. Antropologiatik egindako ekarpena da Galderrena. Hurreratzeko modu bitxia izan da behintzat soziologiara emanago gaudenontzat. Burua zabaltzeko lan ona.Euskal soziolinguistika aplikatua: bil...
Aisia blogeko lagunek aurrea hartu eta udarako soziolinguistikaren inguruan momentuz dauden ikastaro aukerak eraman dituzte euren blogera. Honako hauek dira:- Hizkuntza ekologia, teoriatik praktikara- UEUk antolatutakoak- Hik Hasik antolatutakoak
Azatzekin jarraitzen dut, oraingoan bederatzigarrena, eta literatur arlokoa oraingo hau.Topaguneak orain dela bost urte jarri zuen martxan Irakurri, gozatu eta oparitu ekimena. Eta erraza da: liburu bat irakurri (liburutegi batean), gozatu liburuarekin eta beste bati oparitu (deskontutxo batekin). Erraza eta eraginkorra, eta hori esaten dute eurek behintzat. Badakizue, zuen herrietan egiten bada ekimena, gozatu eta irakurri.Aurreko azatzak:- Azatzak 1: 111 akademia- Azatzak 2: Eztena fanzinea- Azatzak 3: Korrika kulturala- Azatzak 4: Armiarma.com- Azatzak 5: Azpitituluak.com- Azatzak 6: Ipa...
Oparoa izan da musikagintza euskalduna azken hamarkadetan. Oparoa taldetan, oparoa kantetan, oparoa kontzertuetan, oparoa estilotan. Eta hori guztia batzeko asmoz, badok.info webgunea jarri zuen martxan iaz Berria egunkariak.Taldeak, musikariak, kontzertuak, berriak, … Hala ere, musika gutxi dago, testu asko eta musika gutxi. Horretarako, aproposa izan daiteke ekaitzaldi blog famatua. Han testu gutxi eta musika asko dago. Musikagintzaren transmisioa egiteko tresna biak ezinbestekoak dira.Ala ez?
Irakurri berri dut Hausnartu saria irabazi duen lana: Gazteak, musika eta euskara, Luis Azpiazurena. Lanean Arrasateko gazteek musikarekin eta euskarazko musikarekin duten harremana aztertzen da.Eta … benetan harrituta utzi naute. Gazteek esaten dutena ikaragarria da. Aurreiritziak bata bestearen atzetik. Euskarak ez duela balio drogei buruz kantatzeko, euskarak ez duela balio iraintzeko, ez duela balio punk musika egiteko, gaztelania gogorragoa dela, zuzenagoa dela, bortitzagoa, eta abar. Eta euskal musika zer eta Benito Lertxundi, Laboa, trikitixa eta Ken 7. Hori non eta Arrasaten!!...
Mikel Zalbidek liburua idatzi berri du. Ez dut oraindik betarik izan irakurtzeko. Baina Soziolinguistika Klusterrekoek liburuaren azken kapituluan entresaka egin dute. Eta nik entresakaren entresaka egin dut. Eta nik idatzitako artikulu batekin gogoratu naiz. “Lagunarte eta familia euskaldunak sortzea, euskaldun-jende horrek lan-esparruan (partez bederen) euskarazko harreman-sareak eratu eta haietan txertatzea, mila aldiz garrantzi handiagokoa da, Errioxako edo ez dakit nongo A ereduko ikasleak (are Bko askotxo) itsu-itsuan Dra eramatea baino.”“Eskolaren hizkuntza-garaipena edo -porro...
Orain dela pare bat urte, Zeraini buruz idatzi nuen artikulua. Atzo hitzaldia izan zen Zerainen, Jacqueline Urlak emanda: Euskararen transmisioa eta herrigintza. Horren laburpena egin du Arantzazu Muñoak twitterren.Horrez gain, bideo bat eman dute argitara Argiakoek eta Jacqueline Urlak berak ere txostena du ingelesez Zerainen kasuari buruz. Baina arnasguneak modan daude: Uemak bi aste barru antolatuko du horren gaineko jardunaldia Azpeitian. Orion ere orain dela gutxi egin ziren horien gaineko jardunaldiak eta Karkara aldizkariak ekarri du horien laburpena. Guaixe aldizkarian ere orain gut...
Aurrekoan bezala, zenbaki honek ere Bat aldizkariaren XX. urteurrena ospatu gura du. Eta horien gaineko artikulu batzuk izan badira.Imanol Esnaolak artikulu interesgarria dakar Bat aldizkariari berari buruz. 20 urte hauetan izandako garapena eta aurrera begira dituen erronkak eta zailtasunak.Mikel Zalbidek euskal soziolinguistikak azken 20 urte hauetan zertan izan den azaltzen digu. Urte hauetan gure soziolinguistikak izan dituen irabaziak aipatzen ditu, besteak beste. Haren berbetan, hauexek dira:- Ezagutza teknikoan eta emaitzen zehaztasunean irabazi da.- Gure prestaera profesiona...
Azatzik azatzera jarraitzen dugu. Zazpigarren alea gaur. Laburbira.Laburbira Topaguneak antolatutako euskarazko film laburren zirkuitua da. 2011koa martxan dago dagoeneko, eta 27 emanaldi egingo ditu aurten, hainbat herritan. Euskarazko produkzioa ezagutarazteko ekimen polita da. Era berean, hainbat herritan zinema ikusteko aukera gutxi dago eta zirkuitu honek herriotara eramaten ditu filmok.Pena bakarra da zirkuitu honek iraupen horren laburra izatea eta urtean behin bakarrik izatea. Gero eta gehiagotan (adibidez, 1, 2, 3, 4) ari dira antolatzen film laburren lehiaketak, gero eta bide...
Aisia blogean Jaime Altunak plazaratu ditu hiru artikulu (bat, bi eta hiru) eta nik bakarrera batu ditut eta neure blogera ekarri: kopiatu eta ebatsi.Pasa den ostiralean, Sustatun, honako izenburua duen artikulua argitaratu zen: “Eta euskara uste baino hizkuntza errazagoa balitz?”. Tarteka entzuten den gaia izanda eta ematen ditudan ikastaroetan askotan ateratzen den kontua denez, honi buruz hainbat hausnarketa, iritzi eta datuak ordenatzea pentsatu dut. Hori bai, nire iritzia argi eta garbi hasieratik utzita “ez dago hizkuntza zailik, ezta errezik ere”.1. Moreno Cabrera “ez da munduan tekn...