Irakurgaiak: Bat 77
Aurrekoan
bezala, zenbaki honek ere Bat aldizkariaren XX. urteurrena ospatu gura
du. Eta horien gaineko artikulu batzuk izan badira.
Imanol
Esnaolak artikulu interesgarria dakar Bat aldizkariari berari buruz. 20
urte hauetan izandako garapena eta aurrera begira dituen erronkak eta
zailtasunak.
Mikel
Zalbidek euskal soziolinguistikak azken 20 urte hauetan zertan izan den
azaltzen digu. Urte hauetan gure soziolinguistikak izan dituen
irabaziak aipatzen ditu, besteak beste. Haren berbetan, hauexek dira:
- Ezagutza teknikoan eta emaitzen zehaztasunean irabazi da.
- Gure prestaera profesionalak hobera egin du.
- Belaunaldi gazte(ago)aren prestaera akademikoa bideratzen ari gara.
- Gogoeta-lanaren sostengu izan litezkeen instantzia materialak hasi dira sortzen.
- Harreman-giroak hobera egin du, esparru honetan lanean dihardugunon artean.
Katalunia
eta Galiziako soziolinguistikara hurbiltzeko saio bana dakar Bat
aldizkariak ere. Euren barrunbeetan sartzeko bide interesgarria izan
daiteke.
Artikulu gehiago ere badakartza aldizkari honek, baina nire ustez nabarmenenak hauek izan dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: