Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Aurten Korrika urtea da. Eta horrekin batera Korrika kulturala dator. Eta zer da? Herriz herri antolatzen da Korrika kulturala, euskara eta euskal kultura bultzatze aldera. Denetarik batzen du kultur zirkuitu autoeratu honek: bertsolaritza, kontzertuak, aste eszenikoak, kanta afariak, desfileak, … Denetarik.Korrika kulturala, gainera, deszentralizatua da. Herri bakoitzean era batera edo bestera antolatzen da, herri bakoitzaren aukeren, gustuen eta izaeraren arabera. Gainera, nazio mailako ekitaldiak ere egoten dira. Aurtengoak asko eta gehienak arte eszenikoekin lotuta.


Euskal Herrian behin baino gehiagotan begiratu izan dugu Katalunia aldera eredu soziolinguistikoen eske. Beste batzuetan soa urrunago eraman eta Quebec-i ere begiratu diogu. Galiziara, aldiz, oso gutxitan bideratu dugu interesa. Eta badago zer ikasi eta zer ikusi han ere.Blog honetan behin baino gehiagotan aipatu ditugu galiziarrak. Oraingo honetan ere hara egingo dugu txangoa.Galiziako kulturaren kontseiluaren webgunea da erakutsi gura dudan lehenengoa. Bertan, galegoari buruzko galdetegia ekarri badakar, galegoaren historiari buruzko datuak, galegoa gaur zer egoera duen jakiteko da...


Oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa egin dudala esan dute hor nonbait. Euskaraz gehituko nuke nik. Eta, hala da, bai, antza, baina nire bibliografia izan da, nire-nirea. Jarraian dituzue denak zerrendan:- 1-10 liburuak-11-20 liburuak- 21-30 liburuakHori bai zerrenda horretan nire ustez bi liburu falta dira. Ez daude zerrendan euskaraz ez daudelako. Baina, zalantza handirik gabe, bi liburu horiek izan dira (eta dira) euskarazko soziolinguistikan eraginik potoloena izan dutenak.- Sanchez Carrion, J.M. Un futuro para nuestro pasado- Fishman, J. Reversing Language Shift


Maite Goñik hitzapasa tematikoak egiteko gonbitea bota zuen eta nik hartu, eta soziolinguistikari buruzkoa egin dut. Badakizue hasi jolasean.HitzaPasa 1-1: HitzaPasa soziolinguistika 3-1 HitzaPasa soziolinguistika 3-1: Bi aukera dituzu jokoari hasiera emateko. Ezkerreko irudiaren gainean klik eginda (html), orri bat zabalduko zaizu; eskuinekoaren gainean klikatuz (swf), aldiz, orri nagusian leiho bat agertuko zaizu. Hautatu gustukoen duzuna eta ekin HITZAPASAri! HP soziolinguistika 3-1 html HP soziolinguistika 3-1 swf


30 liburu, oinarrizko bibliografia soziolinguistikoa euskaraz. Beti ere, nire begietatik, noski. Baten bat falta al dela uste duzue?10 liburu10 liburu + 10 liburu21- Zuberogoitia, A, Bidegorriak hizkuntzentzat: Aitor Zuberogoitiak egindako doktore tesiaren laburpena da liburu hau. Berak komunikabideak aztertu zituen eta ondorioztatu zuen hedabide elebidunek ez diotela mesederik egiten euskarazko jardunari. Beraz, euskararentzat bidegorriak proposatu zituen. Bide propio eta beregainak. Autozentratuak, hegemonikoak alegia. Azken aldian, behin eta berriro entzun eta aldarrikatzen diren ...


Atzoko zerrendaren jarraipena.11- Odriozola, J.M, Euskalgintzaren lekukoak: Odriozolak liburu honetan bilketa lan potoloa egin zuen. 500dik gora euskaltzaleen iritziak batu zituen eta ez hori bakarrik. Iritzi horien arteko loturak bilatu zituen eta bere ekarpen propioak egin zituen. Liburu mardula eta polemikoa.12- Otegi, M. Zergatik euskaraz. Goierriko euskaltegietako ikasleen motibazioak: Maite Otegik ikerketa lan bat egin zuen Goierriko euskaltegietako ikasleen artean, euskara ikasteko zituzten motibazioak ezagutze aldera. Horien bilduma da lan hau.13- Sole i Camardons, Soziolinguistika ...


10 liburu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-01-10 19:04

Lagun batek eskatu zidan soziolinguistikari buruz 30 liburuen zerrenda egiteko, eta ni esanekoa naizenez, egin egin dut. Baina 30 beharrean, gaur 10 liburu ekarriko ditut hona. Bihar beste 10 eta etzidamu azken 10ak.Denak euskarazko liburuak dira (neure buruari jarritako erronka da), eta ez daude ordenatuta. Ez dute hurrenkerarik, okurritu ahala, zerrendara ekarri eta listo. On egin deizuela irakurketak.1- Amorrortu, E., Ortega, A., Idiazabal, I., Barreña, A. Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak: nahiko liburu berria da, 2009koa. Ikerketa lana da, Euskal Herrian bizi diren ...


Literaturatik salto handirik egin gabe, arte eszenikoetara egingo dugu bigarren azatza honetan. Eta horretarako Eztena teatro fanzinea ekarriko dut lerrootara.Euskara hutsez antzerkigintzari buruz egiten den agerkari bakarra da Eztena (nik dakidala behintzat). Euskal Herriko antzerki mugimenduari egiten dio kasu, ez bakarrik euskarazkoa, baina euskara hutsezkoa da agerkaria. Era berean, merkatutik kanpo dagoen teatroari ere egiten dio erreferetzia.


Idazle batek printzipioz berari ez dagokion errekan sartu du hanka, eta nire ustez freskura ekarri du. Pentsaraztea lortzen du liburuak eta ez da meritu makala. Ados nago berak esaten dituen gauza askorekin. Baina guztiekin ez. Kritika latzak egiten ditu, ezker zein eskuma: abertzaletasunari, inperialismo linguistikoari, hizkuntza politikei eta abarri. Euskaltasuna babesten du, oso ondo azaldu barik zer den (lerro artean ulertzen da ondo).Eta autodeterminazio linguistikoa aldarrikatzen du. Baina …. zelan gauzatzen da autodeterminazio linguistikoa egunerokoan? Pertsona bezala? Herr...


31. zenbakia / 2010eko abendua Word dokumentua/Pdf dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAREN ETA MINTZOLA FUNDAZIOAREN ARTEKO HITZARMENA Soziolinguistika Klusterrak eta Mintzola Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute Donostian.. Hitzarmenak bi erakundeen arteko lankidetza bultzatzea du helburu, hizkuntzen erabileraren inguruko ikerketan, ezagutzan, dibulgazioan eta abar. Hitzarmenak bost urteko ir...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter