Klusterraren 31. berripapera
|
SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA |
SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAREN ETA MINTZOLA FUNDAZIOAREN ARTEKO HITZARMENASoziolinguistika Klusterrak eta Mintzola Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute Donostian.. Hitzarmenak bi erakundeen arteko lankidetza bultzatzea du helburu, hizkuntzen erabileraren inguruko ikerketan, ezagutzan, dibulgazioan eta abar. Hitzarmenak bost urteko iraupena izango du, eta denbora hau pasata berritu ahal izango da. Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika. ERALAN2 JARDUNALDIAK HUHEZINAzaroaren 17an Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko fakultatean egin genuen ERALAN 2 proiektuaren inguruko material guztia dagoeneko eskuragarri duzue Soziolinguistika Klusterreko orrialdean. Bertan bideoak, kronika eta argitalpena daude besteak beste. Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika. BAZKIDE BERRIAK SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERREANBai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea Soziolinguistika Klusterraren bazkide egin da. Elkarte honek 2007. urtetik darama lan mundua euskalduntze lanetan, besteak beste, 2000. urtean abian jarri zen Bai Euskarari ziurtagiria kudeatuz. Egun, 1.500 entitate baina gehiago dira agiri hau bereganatu dutenak.Beste alor batean ere izan da Klusterrean bazkidetze berririk 2010 urte honetan: Udal administrazioan, hain zuzen. Izan ere, aurtengo ekainan Erandioko Udala egin baitzen bazkide. Ongi etorri bi bazkide berriei!. Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika. GAZTEEN ERABILERAREN INGURUKO PROIEKTUA EUSKALTZAINDIARENN JAGON JARDUNALDIETAN AURKEZTU ZENEuskaltzaindiaren XV. Jagon jardunaldiak burutu ziren egun osoan zehar erakunde honek Bilboko Plaza Barrian duen egoitzan. Hainbat aurkezpen eta mahai-ingururen bidez, Gazteak, aisialdia eta euskara gaiaren inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko parada izan zuten bertaratutakoek. Euskaltzaindiaren webgunean eskuragarri daude saio guztien laburpenak eta hurrengo egunetan diapositiba-aurkezpenak ere igoko dituzte. Aurrerago, Euskera aldizkariaren ale monografiko bat jardunaldietan jorratutakoari eskainiko zaio. Horrez gain, jardunaldietan hainbat aurkezpen entzuteko aukera izan zen. Tartean, Jone Miren Hernandezek “Baina gu ere gazteak izan ginen! Gazte euskalduna izatearen esanahia atzo eta gaur” hitzaldia eman zuen. Soziolinguistika Klusterreko kideak bertan izan ziren eta ekarpen benetan interesgarria iruditu zitzaien. Saioan hartutako oharrekin osatutako dokumentuan bertan esandako batzuk bildu dira. Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika. BAT ALDIZKARIAREN 20. URTEURRENABAT aldizkariak 20 urte bete ditu 2010. urtean. Eta hori ospatzeko bi zenbaki berezi kaleratuko ditu Soziolinguistika Klusterrak berehala. Ale berezi horietan artikulugileak honakoak izango dira, besteak beste: Maria-Jose Azurmendi, Iñaki Martinez de Luna, Patxi Baztarrika, Battittu Coyos, Paula Kasares, Iñaki Marko, Paul Bilbao, Imanol Esnaola, Mikel Zalbide, Miquel Gros i Lladós, Nekane Larrañaga, Igor Astibia, Esti Amorrortu, Ane Ortega, Enrnest Querol, Xosé Henrique Costas González, Joxe Manuel Odriozola, Inazio Agirre, Joseba Intxausti eta Belen Uranga. Autoreak bezala, gai oso desberdinak landuko dira argitalpenotan. Nolanahi ere, hogei urteotan aldizkariak eman duenaz eta euskararen biziberritzearen ibilbideko hainbat gai ekarri dira ospakizun honetara. Aldi berean, Katalunia, Galizia eta Europako egoera gaitzat hartuta artikulu bana eskainiko da, besteren artean. Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika. HAUSNARTU SARIEK BADUTE IRABAZLEA2010. urteko Hausnartu sariek badute irabazlea. Aurtengoan, Luis Azpiazu Larrañaga izan da garaile “Gazteak, musika eta euskara” lanarekin. Epaimahaiaren ustez, hau izan da lanik osatuena, teoria eta praktika ongi uztartzen baititu, eta gaiak berebiziko gaurkotasuna baitu. Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika. ALTZAKO EUSKARAREN EGOERA AZTERGAIBizarrain Kultur elkarteak antolatuta, eta “Altzan euskarak bizi duen egoera” izenpean, Gaindegiako Xabier Isasik eta Soziolinguistika Klusterreko Olatz Altunak hitzaldia eman zuten Altzako Tomasene kultur etxean. Lehenengoa, duela urte batzuk egindako prospekzioaren inguruan aritu zen, ezagutza mailaren inguruko datuen gainean, eta bigarrena aldiz kale erabileraren gainean, diagnosi orokor bat emanez. Lehenik Euskal Herri mailako datuekin hasi zen, ondoren Gipuzkoakoekin, gero Donostiakoekin eta azkenik Altzakoak azaldu zituen. Ideia bat nagusitzearren, Olatz Altunak kale erabilera mantendu egin dela azpimarratu du, izan ere, Altzan egindako azken bi neurketetan (2001ean eta 2006ean) erabilera maila %5ekoa izan da, hau da, entzundako ehun elkarrizketetatik bost izan dira euskaraz. |
EKIMENAK ETA KANPAINAK |
CAF-EKO HIZKUNTZA POLITIKA OROKORRA[Erabili.com] CAFek enpresaren Hizkuntza Politika Orokorra jasotzen duen liburuxka argitaratu du 2010 honetan. Euskarazko azalpen zabalenekin batera, gaztelaniaz eta ingelesez emandako laburpenak ere badatoz aipatu liburuxkan. Hemen irakur dezakezue CAFek euskararen normalizazioaren arloan egindakoa eta egin asmo duena. Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_ KORRIKA 17 TREBIÑUN HASI ETA DONOSTIAN AMAITUKO DA, ETA EUSKALTZAINDIA OMENDUKO DU[Euskatzaindia] 2011ko apirilaren 7an Trebiñun hasi eta 17an Donostian amaituko den euskararen aldeko lasterketak Euskaltzaindia omenduko du, egiten duen lanagatik, eta AEKrekin lotura estua duelako. Korrika 17ren leloak euskararen erabilera aldarrikatu nahi du: Maitatu, ikasi, ari, euskalakari. "Euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, euskalakaria da". Informazio gehiago: ARABAKO EUSKALDUNON ELKARGUNEEN TOPAKETEN HITZALDIAK GASTEIZEN[Topagunea] 2010eko azaroaren 13an eta 20an, Gasteizko Artium-en, Arabako Euskaldunon Elkarguneen Topaketak izan ziren. Jardunaldietan emandako hitzaldi guztein bideoak sarean daude dagoeneko, denontzat ikusgai. Informazio gehiago: ; |
ALBISTEAK |
EUSKAL HERRIKO HEDABIDEAK ETA EUSKARAZ ARITZEN DIRENEN EGOERA AZTERTZEN DUEN LIBURUA KALERATU DUTE[Sustatu] Euskal Herriko hedabideak eta, bereziki, euskaraz aritzen direnen egoera aztertzen duen liburua kalean da, lau hizkuntzetan eta saretik doan eskuratzeko moduan.Euskal Herriko Unibertsitateko eta UEUko irakasleak diren Edorta Aranak, Josu Amezagak eta Patxi Azpillagak eremu honetan zegoen hutsunea ikusita, testu erraz bezain erabilgarri bat prestatu dute, euskaraz, ingeleraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Informazio gehiago: http://sustatu.com/1289320728? ABENDUAREN 3a, EUSKARAREN EGUNA[sustatu / eusko ikaskuntza] Iragan den abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatun genuen. Azkeneko urteetan gertatu den bezala, zenbait erakundek beren omenaldia egitea erabaki zuten. Iritzi ezberdinak izan ohi dira gai honen inguruan. Informazio gehiago: http://www.eusko-ikaskuntza. http://www.nikereeuskaraz.net/ http://www.nikereeuskaraz.net/ EUSKARAREN ALDEKO HITZARMENA IZENPETU DUTE LAPURDI HEGOALDEKO HERRI ELKARGOAK ETA EEPK.[euskalgintza] Euskararen Erakunde Publikoaren bultzadapean, 2006an euskara sustatzeko lehen hitzarmena izenpetu zuen CCSPBren partaide diren hamabi udalerriek. Atzo ere, beste akordio bat izenpetu dute Lapurdi Hegoaldeko Herri Elkargoak, zein 12 herriz osatua den, eta EEPk. Akordio honen helburua, euskararen presentzia eskoletan, haur eta familien aisialdian, argitalpen eta udal agirietan eta kultura mailean sustatzea da. Horrez gain, langileen formazioaren garrantzia azpimarratu dute Urruñako egoitzan bildutako hautetsiek.. Informazio gehiago: http://www.euskalgintza.org/ URGENTZIAZ HIZKUNTZA-POLITIKA ERAGINGARRIA INDARREAN JARRI BEHAR DELA ALDARRIKATU DU KONTSEILUKO ZUZENDARITZAK[kontseilua] Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, iazko ikasturtean indarrean izan diren hizkuntza-politikak aztertu ditu. Heldu den astean aurrera begira jartzeko asmoarekin jardunaldiak antolatu ditu Kontseiluak eta bertan egoeraren azterketa sakona egingo badu ere, bereziki azken garaian gertatutakoen inguruko azterketaren berri eman du. Kontseiluko zuzendaritzak, idazkari nagusi Paul Bilbaorekin batera, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Informazio gehiago: http://www.kontseilua.org/ EUSKARA TITULUAK D EREDUAN IKASTEAREN TRUKEEusko Jaurlaritza euskara gaitasun titulazioetan aldaketak aztertzen ari da. 2012an indarrean egon daitezke formula berriak. D ereduan ikasketak egiteak orain arte ez bezalako saria izatea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila. Informazio gehiago: http://www.erabili.com/zer_ http://www.argia.com/albistea/ BOST ENPRESA BIKAIN GEHIAGO[Lantalan] Dagoeneko 74 enpresa erakundek daukate Bikain ziurtagiria; izan ere, azaroaren 10ean 44 ziurtagiri berri banatu zituen Eusko Jaurlaritzak. 2009an eta 2010ean ebaluatu dituen 44 enpresari eman die Jaurlaritzak euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa bermatzen direla adierazten duen ziurtagiria. Edozelan ere, ziurtagiriarekin batera hobetu beharrekoak eta gomendioak biltzen zituen txostena banatu zien zenbait enpresari. Saria jaso berri duten 44 enpresetatik bost EMUNekin ari dira lanean: Gaztaroa, Eika, Huhezi, Enpresagintza eta Kalitatea. Informazio gehiago: JEAN-BAPTISTE COYOS EUSKALTZAIN OSO IZENDATU DU EUSKALTZAINDIAK[Euskaltzaindia] Jean-Baptiste Coyos euskaltzain oso berria da. Bilbon egindako osoko batzarrean, Jean-Louis Davant euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko bozketa egin du Euskaltzaindiak. Informazio gehiago: HIZKUNTZA GUTXITUEI BURUZKO LEGE PROPOSAMENA AURKEZTU DUTE FRANTZIAKO PARLAMENTUAN[Argia] Armand Jung Alsaziako diputatuak hizkuntza gutxituei buruzko lege proposamena aurkeztu du Frantziako Parlamentuan. Bere hitzetan:"Gobernuak ulertu behar du eskualdeetako hizkuntzak aberastasun horren parte direla. Haien aldeko legea onartuz, aberatsagoa izanen da Frantziaren kultura mundu zabalaren begietara. Ezin dut bermatu eztabaida egiten delarik diputatuek lege proposamena onartuko dutenik, baina ahal dudan guztia eginen dut eta, bederen, eztabaida hori eginen da". Informazio gehiago: GIPUZKOAKO EUSKARAZKO KULTUR BIZITZAREN AZTERKETA EGIN DU HUHEZIK[Argia]
Informazio gehiago: http://www.argia.com/albistea/ |
AGENDA |
"LANGUAGE ENDANGERMENT DOCUMENTATION, PEDAGOGY, AND REVITALIZATION" JARDUNALDIAK IZANGO DIRA MARTXOAN2011ko Martxoaren 25ean, Cambridgeko Unibertsitatean, 1. Language Endargement jardunaldiak izango dira, eta jardunaldi honen bitartez, irakasle, ikasle eta egoera hau zuzenean biziko dutenak batzea izango du helburu. Informazio gehiago: http://www.crassh.cam.ac.uk/ "CONGRÉS DE SERVEIS LINGÜÍSTICS DE TERRITORIS DE PARLA CATALANA" JARDUNALDIAK MARTXOAREN 24 ETA 25EAN REUSENJardunaldi hauen helburua, esperientzia eta gaiaren inguruko zalantzak plazaratzeko elkargunea bat izatea da, eta bide batez, ideiak eta estrategiak garatzea gaurko eta etorkizuneko arazoei aurre egiteko. Aurtengoa jardunaldi hauen bigarren saioa izango da, aurreko urtean egin zenaren arrakasta ikusita berriz ere antolatzea erabaki baitute. Informazio gehiago: |
IRITZIAK – ELKARRIZKETAK - ARTIKULUAK |
|
ARGITALPEN GOMENDATUAK |
|
Iruzkinak
Utzi iruzkina: