Soziolinguistikari buruzko hitzapasa
Maite Goñik hitzapasa tematikoak egiteko gonbitea bota zuen eta nik hartu, eta soziolinguistikari buruzkoa egin dut. Badakizue hasi jolasean.
HitzaPasa 1-1:
HitzaPasa soziolinguistika 3-1
HitzaPasa soziolinguistika 3-1:
Bi aukera dituzu jokoari hasiera emateko. Ezkerreko irudiaren gainean klik eginda (html), orri bat zabalduko zaizu; eskuinekoaren gainean klikatuz (swf), aldiz, orri nagusian leiho bat agertuko zaizu. Hautatu gustukoen duzuna eta ekin HITZAPASAri!
HP soziolinguistika 3-1 html | HP soziolinguistika 3-1 swf |
Iruzkinak
Jaime Altuna 2011-01-19 09:13 #1
Ederra egindako lana!
Urtxintxako kide guztiak jolasean jarri ditut soziolinguistikaz zenbat dakiten probatzeko. Aisia.net blogean ere honen berri eman dugu. Iruzkin pare bat egiten ausartuko naiz:
L (legeak): definizioa gehituko nioke zuk jarritakoari (horretarako eskume duen erakundeak
ezartzen duen izaera orokorreko arau juridikoa + zuk jartzen duzuna)
P (plangintza): definizioa gehituko nioke zuk jarritakoari (Berrikuntza
eta aurrerapenerako kudeaketa metodologia. + zuk jartzen duzuna.)
R letraren hitza aldatuko nuke hau jarriz: Garaigoikoa blog ederra dinamizatzen duen soziolinguistika adituaren abizena. ; )
Ondo izan

txerra 2011-01-19 10:14 #2
Mila esker, Jaime. Lehenengo bi aldaketak Maiteri helaraziko dizkiot. Hirugarrena ez, kar-kar-kar, eskertzen da baina neure burua aipatuz ez dut egingo pasahitza.

Galdera txiki bat: zer iruditu zaizue hitzapasa? Zailegia ez ote den errezeloa nuen ....

Jaime Altuna 2011-01-19 11:46 #3
Guri zail samar iruditu zaigu. Urtxintxako kide batzuk probatu dugu eta ez zaigu erraza egin.

txerra 2011-01-20 08:12 #4
Susmo hori nuen nik ere bai (inguruko batzuek esanda gainera). Ea hurrengoan errazago egiten dugun. Mila esker eta aurrera aisia blogarekin, oso txukuna baita.

Utzi iruzkina: