Galiziako soziolinguistika

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-01-24 20:25
1

Euskal Herrian behin baino gehiagotan begiratu izan dugu Katalunia aldera eredu soziolinguistikoen eske. Beste batzuetan soa urrunago eraman eta Quebec-i ere begiratu diogu. Galiziara, aldiz, oso gutxitan bideratu dugu interesa. Eta badago zer ikasi eta zer ikusi han ere.



Blog honetan behin baino gehiagotan aipatu ditugu galiziarrak. Oraingo honetan ere hara egingo dugu txangoa.

Galiziako kulturaren kontseiluaren webgunea da erakutsi gura dudan lehenengoa. Bertan, galegoari buruzko galdetegia ekarri badakar, galegoaren historiari buruzko datuak, galegoa gaur zer egoera duen jakiteko datuak eta abar. Hango egoera soziolinguistikora hurreratzeko bide polita.

http://www.consellodacultura.org/arquivos/cdsg/

Horrez gain, badago soziolinguistikari buruzko zentroa ere Galizian. Gure Klusterraren antzekoa. Dokumentazio itzela dago han, Galiziako soziolinguistikaren lagin ederra.

http://www.consellodacultura.org/arquivos/cdsg/loia/acerca.php?idioma=1

Bestelako ekimenak ere badaude Galizia aldean. Adibidez, laborategia. Eta Sechu Sende lagun frankotiratzailea.

txerra

txerra 2011-01-26 10:50 #1

Gaur honako hau topatu dut: galegoa antza 2100. urtean desagertuko da. Edo hori dio behintzat Santiagoko unibertsitateko kide batek garatutako eredu baten arabera. Eta euskara noiz?<br /><br /><a href="http://www.elcorreogallego.es/galicia/ecg/formula-salvar-gallego/idEdicion-2011-01-26/idNoticia-633376/">http://www.elcorreogallego.es/galicia/ecg/formula-salvar-gallego/idEdicion-2011-01-26/idNoticia-633376/</a><br />


Utzi iruzkina: