Kategoria: galegoa
Uberan webgunean Sechuri eta bioi egin diguten elkarrizketa. Sechu Senderen Made in Galiza narrazioen liburua kaleratu du Txalaparta argitaletxeak, Txerra Rodriguezek galegotik ekarria. Liburuaz solasean jardun gara egilearekin batetik, itzultzailearekin bestetik. Besteak beste soziolinguistika, ilusionismoa, Galiza motak... eta nola, ez, literatura izan ditugu hizpide. SECHU SENDE: Inguratzen nauten afektu eta inteligentzia kolektiboak errepresentatzeko modu bat da niretzat literatura. ‘Made in Galiza’ kaleratu berri du Txalapartak, Txerra Rodriguezek itzulita. Kurdueraz ere e...
Sechu Sendek idatzitako Made in Galiza izeneko liburua euskaratu dut eta irailean argitara emango du Txalapartak. Liburu horretarako idatzi dudan hitzaurrea da hauxe (Gure liburuak aldizkarian argitaratutakoa).Ametsak etorkizuneko errealitatearen zirriborroak omen dira. Ametsek etorkizuneko errealitatea marrazten dute, aldatzen dute. Ametsak gauzatzeko baina elkarrekin egin behar dugu amets, elkarrekin. Hitzorduak jarri beharko ditugu denok egun berean eta leku berean elkarrekin amets egiteko, Séchu Sendek olerki batean esaten duen bezala. Amets egitera eta amets horiek gauzatzera ...
Euskal Herrian behin baino gehiagotan begiratu izan dugu Katalunia aldera eredu soziolinguistikoen eske. Beste batzuetan soa urrunago eraman eta Quebec-i ere begiratu diogu. Galiziara, aldiz, oso gutxitan bideratu dugu interesa. Eta badago zer ikasi eta zer ikusi han ere.Blog honetan behin baino gehiagotan aipatu ditugu galiziarrak. Oraingo honetan ere hara egingo dugu txangoa.Galiziako kulturaren kontseiluaren webgunea da erakutsi gura dudan lehenengoa. Bertan, galegoari buruzko galdetegia ekarri badakar, galegoaren historiari buruzko datuak, galegoa gaur zer egoera duen jakiteko da...