Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Orain hilabete batzuk plazaratu zuen Garabidek euskararen berreskuratzea izeneko liburua. Soziolinguistikaren oinarrizko gai batzuk lantzen ditu liburuak. Eta gure sen dibulgatiboari jarraituz, ba horietako batzuk hona ekartzea otu zait. Gainera, lizentzia librea dutenez, ez naiz "deliturik" egiten ari, beste batzuetan ez bezala. Lehenengoa, gaur, familiaren garrantziari buruz.Familia: belaunaldien arteko zubiaSarritan hezkuntza sistemari egotzi izan zaio hizkuntza baten bilakaeraren errua edo arrakasta. Egia da hezkuntzak garrantzi handia duela, baina ezda bere kabuz hizkuntza baten bizira...


Top ten (2010ean)

4
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-10-24 22:27

Orain dela hiru urte soziolinguista batek (horrelakorik esistitzen bada behinik behin) galdu ezin dituen webguneen zerrenda egin nuen. Orduan guztiz subjektiboa zen eta oraingo honetan ere berdintsu. Hiru urte gauza batzuetarako ez da ezer, baina internet-eko mugimenduetan ikaragarria da. Hori dela eta, 2010eko top tena berritua:1. www.soziolinguistika.org: Bat aldizkaria osorik agertzen da, baita soziolinguistikaz agerkari elektronikoa, baita soziolinguistikari lotutako azken berriak ere. Horrez gain, Klusterrak antolatzen dituen ikastaro, jardunaldi, topaketa eta abarren materialak ere da...


Eskuliburua

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-10-16 20:03

Leku guztietan agertu da, eta hemen ez. Eta agertu behar zen, edo hori behintzat esan didate. Eta ni beti irakurleek esaten dutena egiten (edo).Soziolinguistika Klusterrak eskuliburua atera du argitara. Soziolinguistika eskuliburua. Eta eurek esaten dute ametsa bete dutela. Eta neu pozik, bazen garaia. Eta oraindik pozago: eskuliburuko hainbat eduki interneten daudelako (hori bai copyright-arekin) eta berrituko dituztela esan dutelako. Ea ba.Eta orain liburua eskuratu eta irakurtzeko irrikitan.


Aspaldi aipatu nuen blogean hegemoniaren gaia, eta diglosi orekatuaren gaia. Eta gaurkoan beste behin ere, gai bera agertu da, polemika eta guzti. Mattin Bachoren blogeko artikulua, kopiatu eta itsatsi egingo dut hemen. Polemikatxoa loturan.Euskara gai, eremu edo egoera jakin batzuetarat mugatzea joera aski arrunta da Iparraldeko euskaldunen artean. Behin baino gehiagotan zer pentsatua eman daut. Elgar agurtzeko edo aroaz bi ele trukatzeko euskara baliatzen duten eta gaineratekoaz mintzatzeko frantsesez segitzen duten euskaldunak aditzeak ardura halako barne ezinegon bat eragiten daut. ...


Amama transmisioa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-10-13 17:55

Orain urte gutxira arte, transmisioa nagusiki gurasoek egiten zuten. Gaur egun, ordea, aldatu egin da. Eskolak transmisioa egiten du, ume-zaintzaileek egiten dute, komunikabideek ... eta amamak eta aititak ere.Gehienetan naturala izaten da transmisio hau, hau da, norberaren amamak egindakoa. Baina gero eta gehiago ari dira horiek ere nolabait formaltzen edo. Hor dugu aspalditik Eke erakundeak egindakoa, orain dela guxi Labayruk Bizkaian abiatutakoa eta oraintsu Debagoienan Ahotsak-eko lagunek abian jarri gura dutena. Bejondeiela guztiei, transmisioan eragiteko bideak diren heinean.


Urria: hiru kandela

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-10-04 18:18

Amaitu da hiru kandelen bidaia. Gaurkoa azken alea da. Merezi izan du bidaiak, erantzun eta feedback eskasa izan arren, neure buruari balio izan dio eta ez da gutxi. Baina noan harira. Azken hiru kandelak, urrikoak.Orain dela hiru urte:Bidaia Galizian hasi genuen, Sechu Senderen eskutik. Bere garaian blog aktiboa bazen ere, gaur egun motelduta dabil. Baina hala ere eduki oso interesgarriak izaten jarraitzen du. Soziolinguistikaren top tena egin nuen jarraian. Bere garaian arrakasta izan zuen eta orain da garaia berrikusteko. Hilabete honetan egingo dut, zin dagizuet.Xirikan artikul...


2010eko apirilaren 21ean izan ziren bigarrenez Udaltop jardunaldiak. Iaz bezala, aurten ere publiko egin dute euren material guztia: ponentziak, bideoak, argazkiak, material osagarria, ...Aurreko mendean jaio garenez, idatzizko materiala aholkatzen dugu, patxadagatik. Hona hemen ponentzia guztiak: "Esku hartzeko hainbat ildo, hurbilketa sistemikotik begiratuta" (Pello Jauregi)"Euskararekiko motibazioan eragin: nerabeentzako kontsumo masiboko egitasmoak" (Aritza Escandon)"HEZHIZ: HIZkuntza HEZiketarako dinamizazioak" (Jaime Altuna)"Glisseguna: Ipar Euskal Herriko gazteei zuzendua den surf/sk...


Adeccoren arabera, lanpostu eskaintzen %17an eskatzen da euskara (EAEn beti ere). Batzuei asko eta beste batzuei gutxi irudituko zaie, baina errealitatea ei da hori (ez du berriak esaten datua nondik atera den, inkesta batetik, eurek kudeatzen dituzten eskaintzetatik ... ezta eskatu hori zertan den, derrigorrezkoa, puntuak ematen dituena, ...).Bi salto mortal eginda, merkatariengana helduko naiz. Aizu aldizkariak erreportaje bat argitaratu du. Bertan euskara merkatarien artean sustatzen ari den bat ageri da, euskara ikasten ari den merkatari bat eta, azkenik, denda guztietan lehen hitza eus...


Umorea behar dugula esaten da sarritan. Eta soziolinguistikaren mundutxoan ere behar dela uste dut nik. Komikiak txikitatik gustatu zaizkit (eta gustatzen zaizkit). Baina komikilariek, logikoa den moduan, beste bide batzuk jorratzen dituzte eta ez horrenbeste soziolinguistikarena. Baina bada, salbuespen bat: gure Zaldi eroa maitia. Askotan jorratu ditu gure gaiari lotutakoak. Eta eskertzen da.


Kulturistak

4
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-09-06 22:18

Kulturgintza oso gutxi aipatu dut nik blog honetan ia 4 urte hauetan. Oso gutxi. Gaur horri lotu nahiko diot.Oporretara ospa egin aurretik, Ahoa bete hots jardunaldiak izan ziren. Eta han aurkeztu zuen Lorea Agirrek ponentzia bat. Kulturgintza eta hizkuntza batzen zituena. Gero Xabi Strubellek ere musikagintza eta hizkuntza batu zituen beste artikulu batean. Eta baita Ramon Agirrek ere beste batean. Eta Pako Aristik hirugarren batean. Eta udaltop-eko jardunaldietan Aritza Escandonek esandakoak ere hartu nahi ditut gogoan.Barruko merkatua zaindu eta mimatu behar dugu, kanpoko merkatua zaind...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter