Udaltopari zukua ateratzen
2010eko
apirilaren 21ean izan ziren bigarrenez Udaltop jardunaldiak. Iaz
bezala, aurten ere publiko egin dute euren material guztia: ponentziak,
bideoak, argazkiak, material osagarria, ...
Aurreko mendean jaio garenez, idatzizko materiala aholkatzen dugu, patxadagatik. Hona hemen ponentzia guztiak: 
- "Esku hartzeko hainbat ildo, hurbilketa sistemikotik begiratuta" (Pello Jauregi)
 - "Euskararekiko motibazioan eragin: nerabeentzako kontsumo masiboko egitasmoak" (Aritza Escandon)
 - "HEZHIZ: HIZkuntza HEZiketarako dinamizazioak" (Jaime Altuna)
 - "Glisseguna: Ipar Euskal Herriko gazteei zuzendua den surf/skate eguna” (Ramuntxo Etcheberry, Estelle Gogni)
 - Ikerketa: "Gizarte-Sareak + Euskara 2.0"
 - "Sare sozialak, nerabeak eta euskara" (Gorka Julio, Luistxo Fernandez, Gotzon Egia)
 - "Gazteria eta Euskara zerbitzuen elkarlana nerabeen aisialdian eta hizkuntza ohituretan eragiteko. Bermeoko esperientzia" (Maite Alvarez, Iñaki Lopez)
 - "Nerabe eta gazteen kultur kontsumoa: GAZTEZULOren esperientzia" (Alberto Irazu)
 - "Maitatu euskaraz" (Ttakun Kultur Elkartea)
 - "Gazteen erabileraren korapiloa begi-bistan" (Asier Basurto)
 

Iruzkinak
Utzi iruzkina: