Tesi do(k)toreak
Euskarazko
tesien datu-basea osatu du UEUk. Bertan 202 doktore-tesi agertu dira,
denak euskaraz. Jakin-minak akuilatuta, sartu nintzen soziolinguistikari
buruzkoen bila. Eta bi baino ez ditut topatu (soziolinguistika jarrita
bilatzailean):
Xabier Erize: Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza: Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936)
Nekane Larrañaga: Euskalerriko gaztetxoek euskararekiko dituzten jarrerak eta beren eragina euskara ikasi eta erabiltzean
Beste batzuk ere topatu ditut soziolinguistikarekin nola edo hala harremana dutenak:
Nekane Goikoetxea: Gaitasun komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAE-ko hezkuntza eleanitzean
Xabier Isasi: Hizkuntzen arteko ukipena gizarte elebidunetan; gizartearen eta hiztunaren hizkuntz-erabilpena. Ikuspegi metodologikoa
Jaione Apalategi: Eskola erakuntza eta hololinguistika
Pello Jauregi: Berezko taldeak euskalduntzeko ikas estrategia. Gazte talde baten kasua
Jose Mari Zendoia: Hizkuntza gutxituak eta ekonomia: euskararen kasua
Soziolinguistikaren
alorrean bestelako euskarazko tesi batzuk izan badira, baina antza ez
dituzte jaso. Pena bat da, horietako batzuk irakurtzeko irrikitan
bainago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: