Azatzak 14: Kukutza gaztetxea
Gaurkoan
azatzen ohiko bidetik apur bat aldenduko naiz. Azatzen helburua da
euskara erdigunean duten kulturgintza jarduerak hona ekartzea. Gaurkoan
salbuespen txiki bat egingo dut.
Kukutza
gaztetxeak Errekaldetik Bilbo eta eskualde osora zabaltzen du bere
eragina. Kulturgune autogestionatua da, beste gauza batzuen artean.
Ekimen asko egiten ditu Kukutzak: zirko eskola, sanba eskola,
dantzagunea, … Eta ekitaldiak: kontzertuak, zine emanaldiak, antzerki
emanaldiak eta abar.
Egia
da euskara ez dagoela Kukutzan erdigunean. Baina egia da ere euskarak
leku duina duela Kukutzan. Eta zarratu eta bota gura dute. Eta ez nago
ados. Aupa kukuen lurraldea!!!
Kukutza ikutu bez!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: