Eskaintza eta erabilera
Zapatu honetan Bilbon izango da Topagunearen kongresua. Urtebete luzeko hausnarketaren ostean, ponentzia aurkeztuko digute.
Mila
gauza aipatu litezke, baina xehetasun batean geratuko naiz gaurkoan.
Euskara elkarteek hasieratik helburua erabileran jarri zuten eta beste
arlo batzuk ez dituzte behar bezala jorratu. Hori da kongresu honen
oinarrietako bat.
Eta
nire zalantzak ditut. Erabilera landu da? Bai? Ala eskaintza izan da landu dena? Termino biak ez dira dikotomikoak: eskaintza barik, ez dago
erabilerarik, baina eskaintzarekin bakarrik ez da erabilera bermatzen.
Argazkia: Barrutia
Zer
esan gura dut? Ea ….. euskarazko herri aldizkari batek erabilera dakar?
Ba, berez ez. Eskaintza dakar. Izan ere, irakurri ezean, ez da
erabilerarik. Eta biak ez datoz berez. Ea …. umeentzako udalekuek
erabilera dakarte? Ba, udalekuak diren bitartean (eta honi zehaztasun
asko egin dakizkioke) bai, baina gero? Eta abar, eta abar ….
Eta
zertara dator hau guztia? Ba, twitter euskaratzeko kanpaina jarri da
abian. Eta ados nago, ados, eta neuk ere sinatuko dut. Baina …
zertarako behar dut twitterreko interfazea euskaraz gero gaztelaniaz
erabiltzen badut? Edo alderantziz …. nik nahiago dut twitterren
euskaraz normaltasunez idazten duen bat (bere interfazeak niri bost),
honen alde sinatu duen eta erdaraz twitter erabiltzen duen euskaldun bat baino. Ala ez?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: