Kaixo maitia
Askotan aipatu dut blog honetan transmisioa. Azken aldian egin diren 
ikerketetan bikotearen hizkuntzari garrantzi berezia eman izan zaio. Eta
 jakin badakigu ere oso zaila dela bikotearen hizkuntza ohiturak 
aldatzea. Hori dela eta, bikotea zer hizkuntzatan ezagutu den itzelezko 
garrantzia du.
Kalean dauden aukerak hortxe daude. Baina 
interneten ere badaude ligatzeko aukerak. Gehienak erdaretan, baina 
baten bat ere euskaraz dago. Eta horien artean Kaixomaitia.
 Transmisiorako tresna ona izan daiteke, ezta?

Iruzkinak
Utzi iruzkina: