Maiatza: hiru kandela
Orain dela hiru urte
Errepaso ederra eman nion orain dela hiru urte portfolioari. Hilabete berean 7 artikulu horren gainean. Bonbardaketa galanta. Baina beste gauza batzuei ere egin nien tartea orain dela hiru urteko maiatzean.
Jardunaldi batzuen berri eman nuen blogean: euskara.dat izenekoak, euskara nola landu astialdian izenekoak, Hik hasikoen udako ikastaroak eta UEUko udako ikastaroetako bat. Horrez gain, nire alderik punkiena atera nuen Se habla español izeneko kantua hona ekarrita (oraingoan kanta eskegi dut, orain hiru urte ez bezala).
Hilabetea portfolioaren intoxikazioarekin amaitu aurretik, Bat 62 aldizkaria komentatu nuen, eta Soziolinguistikaz berripaperaren 14. zenbaka blogeratu nuen.

- Portfolioa (IV)
- euskara.dat:hedabideak
- Euskara nola landu astialdian
- Portfolioa (V)
- Hik hasi: udako ikastaroak
- Se habla español
- Portfolioa (VI)
- Hizkuntza-plangintza: teoriak eta aplikazioak
- Portfolioa (VII)
- Soziolinguistikaz 14
- Bat 62
- Portfolioa (VIII)
- Portfolioa
ondorioak
- Portfolioa
ostekoa
Orain dela bi
urte
Orain dela bi urte, hilabetea Hausnartu sarien berri ematen hasi nuen. Ondoren, Euskal Herrian egiten diren transmisio kanpainak eta Galizian egiten direnak alderatu nituen. Batez ere, gure herrikoak kritikatuz. Eta bi urte hauetan panorama ez da lar aldatu. Transmisioarekin jarraituz, ikerketa baterako laguntza eskatu nuen blogaren bidez (ikerketa amaitua eta argitaratua izan da).
Galiziara jo nuen berriro, Benitoren laguntzarekin jo ere. Hiznet-eko matrikula zabaldu zela iragarri nuen gero blogean. Immigrazioari buruzko jardunaldi batzuk aipatu nituen gero, eta gero Soziolinguistikaz berripaperaren 20. zenbakia argitara eman nuen.
Hilabetea Bilbon amaitu nuen, Bertan Bilbo liburuarekin. Bilboko euskararen eta euskalgintzaren historia sozialarekin. Oso liburu gomendagarria, zinez.

- Hausnartu sariak
- Transmisioa
- Ikerketa baterako laguntza eske
- Euskaraz hitz egiten hasteko instrukzioak
- Hizkuntza plangintza graduondokoa: matrikula zabalik
- Hizkuntzak eta inmigrazioa II. kongresua
- Soziolinguistikaz
20. zenbakia
- Irakurgaiak:
Bertan Bilbo
Orain dela
urtebete
Orain dela urtebete transmisioaren gaineko jardunaldi batzuekin ireki nuen hilabetea. Eta bitxikeria bat ere aipatu nuen. Izan ere, hilabete berean gai beraren gainean bi jardunaldi egin ziren gure herritxo honetan: udaltop. Eta hori ere aipatu nuen blogean, jakina. Aurton ere udaltop izan da eta kronika ere lantalanera igo dute. Beste jardunaldi batzuk ere aipatu nituen, hezkuntzari buruzkoak.
Blog bat ere aipatu nuen, Erramun Baxokena. Baina orain dela urtebete ez da berritu. Eta hilabetea bi artikulu mamitsurekin amaitu: futbola ala saskibaloia eta hizkuntzen kudeaketari buruz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: