Aste honetako Argiak artikulu oso interesgarria dakar elebitasun pasiboaz: guraso bileretako adibideak, enpresetakoak, ... Oso mamitsua. Merezi du lasai irakurtzea.
EHUk hilero Campusa aldizkaria argitara ematen du. Eta hilero Kike Amonarrizek artikulua idatzen du bertan. 2009ko urrikoan honako artikulu hau eman zuen argitara:Suzedidos BaskosEuskal Herrian oso errealitate soziolinguistiko desberdinak bizi ditugu. Historian aspaldikoa den aniztasun hori, gainera, areagotu egin da azken urteotan. Pentsa dezagun une batez, zein modu diferentetan bizi diren euskaraz Balmaseda, Lekeitio, Gasteiz, Tolosa, Arantza, Baiona edo Altzürüküko euskaldunak edo nola bizi duten euskara bertako erdaldunek.Egoera desberdin horiek, hizkuntzen inguruko oso bizipen...
Orain dela hiru urteOrain dela hiru urte, Berbalagunen hasi nintzen. Eta hurrengo bi ikasturteetan ere jarraitu dut. Orain momentuan ez nabil, baina momentuko kontua da (hori uste dut, behintzat). Agindu nuen (beste behin ere) zerbait ekarriko nuela blogera, eta ezer gutxi ekarri izan dut, baina tira, txismeak gorde egin behar dira, ezta? Gero bi webguneen berri eman nuen eta gaur da eguna horietako bat neuk kudeatzen dudala (zelakoa den bizitza). Jarraitu nuen ostera bat egiten wikipedietatik, zeharo zaharkitua geratu den artikulu batekin.Akulturazioa izan zen hurrengo gaia eta, bi...
Aste honetako Argian Iñaki Martinez de Lunak oso zutabe interesgarria idatzi du. Zutabetik entresaka txiki bat, oso deigarria egin zaidana.(...)soziolinguistikaz gizartean dagoen ezjakituria. Izan ere, gizarteak ez daki hizkuntza bat berreskuratzeko zer-nolako neurriak hartu behar diren; ez daki hizkuntzaren egoera ahula neurri bereziekin konpentsatu behar ote den; ez daki euskal hiztunen eskubideak zein gutxi errespetatzen diren...; hainbat gauza ez daki! Ezjakintasun horrekin, jendeak ezin du neurri batzuen premia ulertu, hizkuntza ikasi edo jakin beharra baino ez du ikusten eta, se...
Euskara elkarteek jardunaldi batzuk egin zituzten urtarrilean. Eta lau ponentzia izan ziren. Horien laburpenak Argian igo ditu Onintza Iruretak:- Juan Luis Arexolaleiba- Xamar- Imanol Miner- Rosa Ramos
Blog honetan betidanik saiatu izan naiz kanpokoari adi egoten (adi bizkaieraz, hau da, begira). Eta aspalditxotik gurera begiratzen ibili naiz. Baina oraingoan ere kanpokoari begiratuko diogu. Lehenik eta behin, Kataluniara, betiko erreferentera. Webgunean jarri dituzte euren publikazio guztiak. Hizkuntza politikako idazkaritzakoek. Baina, oraingoan, begirada bat ere botako diogu Mexikori. Bai, Mexikori. Han Guadalajarako unibertsitatean Sociolingúística del español izeneko ikasgaia izan badute. Eta ezagutza partekatzearen garai hauetan hangoek ere igotzen dituzte edukiak ...
Hausnartu saria irabazi du Dabid Anautek, Argiak eta itzalak euskararen lurraldean izeneko lanarekin. Lana Leitzari buruzkoa da, baina herri mailatik abiatuta, euskal Gaeltacht edo euskararen lurraldetzat har genitzakeen herrietara estrapolatu daiteke. Euskararen bizitasuna Leitzan du oinarri azterketak, eta hortxe ageri diren argiak eta ilunak, eguzkiak eta lainoak. Baina onena da bere lana osorik irakurtzea eta zeuek epaitzea. (baten batek konpartitu nahiko balu, bloga zabalik, jakina).
Joshua Fishman Estatu Batuetako soziolinguista handia ohorezko euskaltzainburu izendatu dute. Bejondeiola.
Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie, hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izatea du helburu. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak burutuko ziren, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko. Zergatik hitz egiten dute gazte horiek euskaraz? Eta beste horiek gaztelaniaz? Ez al dute gogorik? Ba al dakite? Plangintzetan aldaketak eragin nahi ditugunean, ba al dakigu non jarri ...
Orain dela hiru urteOrain hiru urte, hilabetea hasi nuen santogrialarekin: Nola euskalduntzen da lan mundua? Horretan ari gara batzuk orain, eta ekinez ari gara, baina erantzun globalik ez dugu (seguraski ez dagoelako). Ondoren, Bat 61 aldizkaria ekarri genuen hona, unibertsitate mailako irakaskuntzari buruzkoa. Ondoren, Fredi Paiak Berrian argitara eman zuen artikulua ekarri nuen hona, eta eztabaida dezentekoa eragin zuen blogean.Wikipedia ere aipatu nuen, eta gauzak askotxo aldatu dira (zorionez) azken hiru urtetan. Soziolinguistikari buruzko sarrera gehiago daude gaur egun, eta poztekoa ...