Otsaila: hiru kandela

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-02-01 19:34

Orain dela hiru urte

Orain hiru urte, hilabetea hasi nuen santogrialarekin: Nola euskalduntzen da lan mundua? Horretan ari gara batzuk orain, eta ekinez ari gara, baina erantzun globalik ez dugu (seguraski ez dagoelako). Ondoren, Bat 61 aldizkaria ekarri genuen hona, unibertsitate mailako irakaskuntzari buruzkoa. Ondoren, Fredi Paiak Berrian argitara eman zuen artikulua ekarri nuen hona, eta eztabaida dezentekoa eragin zuen blogean.

Wikipedia ere aipatu nuen, eta gauzak askotxo aldatu dira (zorionez) azken hiru urtetan. Soziolinguistikari buruzko sarrera gehiago daude gaur egun, eta poztekoa da. Baina, nago oraindik ez dela nahikoa. Ondoren, Argia aldizkarian Soziolinguistika Klusterrari buruz ateratako artikulua ekarri nuen blogera. Bi iragarpen egiten zuten, eta hiru urte pasatuta, ez dira bete. Hilabetea amaitzeko, Larrun aldizkaria iruzkindu nuen, han esandakoak batuz zelanbait.

  1. Nola euskalduntzen da lan mundua?
  2. Bat 61
  3. Gure indigenak (II)
  4. Wikipedian ere
  5. Lumak astintzen
  6. Homo fabera hausnarketa premian
  7. Linguanet ikastaroa
  8. Gazteak eta euskara: aisialdia giltzarri (Larrun 106, 2007ko otsaila)

Orain dela bi urte

Orain bi urte klasiko batekin hasi nintzen, Hizneteko sakontze egitasmoekin, eta hilabetean zehar beste artikulu bat igo nuen horren gainean. Eta ez hori bakarrik, hurrengo artikulua ere Hizneteko saio batetik hartu nuen, Denis Elortzak egindako lanetik hain zuzen ere. Ondoren Soziolinguistika Klusterraren lehen jardunaldiaren berri eman nuen (eta orain osatu dut haren ponentziak blogera ekarriz). Horren ostean Topaguneak ateratako boletinaren berri eman nuen eta irakurri eta komentatzeko beta hartuko nuela agindu, eta agindua bete ez. Ene jainkoa!!!

Hilabetea jarraitu nuen soziolinguistikaz berripaperaren beste ale batekin. Eta jarraitu nuen nire herrian egindako hitzaldi bat ekartzen blogera. Eta trenbidearen metafora ere (ez nahastu AHTrekin, jakina). Hilabetea amaitzeko, beste klasiko bat: Bat aldizkaria. Oraingo honetan Euskal Herriko kulturei buruzko alea.

  1. 2007ko sakontze egitasmoak (II)
  2. Euskarazko internetek zer behar duen?
  3. Soziolinguistika Klusterraren I. Jardunaldia (Geroa bermatzeko, oraina ezagutu)
  4. Ibiltzen, i2ltzen
  5. Soziolinguistikaz 18. zenbakia
  6. 2007ko sakontze egitasmoak (III)
  7. Euskara elkarteak zertarako?
  8. Bat 65: Euskal Herriko kulturak


Orain dela urtebete

Hilabetea autobonboarekin hasi nintzen. Eta ondoren Klusterraren bigarren jardunaldia etorri zen (orain ere eguneratuta). Ondoren, diglosia atxikigarria kontzeptu berria ekarri nuen hona. Ordutik nik ez dut berriro aditu kontzeptua, baina egia esateko ez dakit erabiltzen den ala ez. Ondoren, HUHEZIk antolatutako Euskal Kulturaren Transmisioko edukiak eta artikuluak ekarri nituen blogera (por zierto lotura horiek guztiak ez dabiltza, ez dakit ez ote duten kendu).

Hilabetea amaitu nuen soziolinguistikaz berripaperaren beste ale batekin, eta UEUk antolatutako ikastaro baten propaganda eginez.

  1. Dardo sari bat emon dostie
  2. II Euskal Soziolinguistika Jardunaldia
  3. Diglosia atxikigarria
  4. Kultura transmitituz (eta zertxobait gehiago ere)
  5. Soziolinguistikaz berripapera: 23. zenbakia
  6. Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko trebakuntza saioa


Utzi iruzkina: