Soziolinguistikaz dagoen ezjakintasuna
Aste honetako Argian Iñaki Martinez de Lunak oso zutabe interesgarria idatzi du. Zutabetik entresaka txiki bat, oso deigarria egin zaidana.
(...)soziolinguistikaz gizartean dagoen ezjakituria. Izan ere, gizarteak
ez daki hizkuntza bat berreskuratzeko zer-nolako neurriak hartu behar
diren; ez daki hizkuntzaren egoera ahula neurri bereziekin konpentsatu
behar ote den; ez daki euskal hiztunen eskubideak zein gutxi
errespetatzen diren...; hainbat gauza ez daki! Ezjakintasun horrekin,
jendeak ezin du neurri batzuen premia ulertu, hizkuntza ikasi edo jakin
beharra baino ez du ikusten eta, sentimendu horiekin, txotxongilo bat da
alderdi politiko batzuen eskuetan. Hauek, lan pedagogikoa egin partez,
gizartearen zalantzak eta kezkak baliatzen dituzte euren interesak
lortze aldera.
Hortaz, euskararen arriskuez eta soziolinguistikaren konplexutasunaz
gizartea ongi jabetuta egotea da egoera hori iraultzeko abiapuntua.
Baten batek zioen politika gauza garrantzitsuegia dela politikarien
eskuetan uzteko; euskara ere bai.
Iruzkinak
Benito 2010-02-26 21:37 #1
Ene! Pasarte berdina jarri dut <a href="http://atoan.karrajua.org/aipua/100226-1974">orain Atoan-en</a>. <br />
txerra 2010-02-27 09:42 #2
Telepatia Benito, telepatia. ....... Biok jarri badugu, ona den seinale, ezta?<br />
Utzi iruzkina: