Kanpokoari adi
Blog honetan betidanik saiatu izan naiz kanpokoari adi egoten (adi
bizkaieraz, hau da, begira). Eta aspalditxotik gurera begiratzen ibili
naiz. Baina oraingoan ere kanpokoari begiratuko diogu.
Lehenik
eta behin, Kataluniara, betiko erreferentera. Webgunean jarri dituzte euren
publikazio guztiak. Hizkuntza politikako idazkaritzakoek.
Baina,
oraingoan, begirada bat ere botako diogu Mexikori. Bai, Mexikori. Han
Guadalajarako unibertsitatean Sociolingúística
del español izeneko ikasgaia izan badute. Eta ezagutza
partekatzearen garai hauetan hangoek ere igotzen dituzte edukiak sarera.
Neuk jarraitzen dut ikastaroa distantzian (eta ahal dudan neurrian,
dena ez baitute igotzen). Interesgarria da soziolinguistikari hurbilpen
akademiko bat egiteko.
Eta, azkenik, Galiziari ere adi. Eta Benitoren bidez, jakina, hona euskarazko dekalogoa.

Eta, azkenik, Galiziari ere adi. Eta Benitoren bidez, jakina, hona euskarazko dekalogoa.

Iruzkinak
Benito 2010-02-21 21:10 #1
Interesgarrria Kataluniako hori. Azken batean publikazioak leku batean ipintzea baino ez da. Hemen ere berdin egingo balute, eta gauza bakoitza punta batean ez balego, dagoenean.
Bide batez, dekalogo horrek bide luzea egin du: Katalunia, Galizia, EH, Galizia, EH... Polita, ezta? ;-)

txerra 2010-02-22 14:16 #2
Ba bai, berez ez da zaila baina bueno .....

Eta bai, oso polita egin duen bidea, benetan, iturri txikiek ere busti egiten duten seinale.

Utzi iruzkina: