Kategoria: mexiko
Udaberriko lehen aste hau berezitasun handirik hasi bazen ere, astelehen eta martitzenetako ohiko entseguekin, asteak aurrera egin ahala askoz interesgarriagoa bihurtu da. Eguaztenean KORRIKA Elgoibartik pasatzen zela amak egindako deiak demaseko ilusioa egin zidan eta orain dela hamar urte, 2003ko KORRIKAn lekukoa eroan nuenekoa ekarri zidan burura. Eguenean ospakizunen eguna izan zen; blogkide, lankide, pisukide, ikaskide, bandakide eta velký kamarád dudan Beñat Osinaga Urizarrek 26 urte bete baitzituen. Berak espero ez bazituen ere hainbat sorpresa zain zitu...
Blog honetan betidanik saiatu izan naiz kanpokoari adi egoten (adi bizkaieraz, hau da, begira). Eta aspalditxotik gurera begiratzen ibili naiz. Baina oraingoan ere kanpokoari begiratuko diogu. Lehenik eta behin, Kataluniara, betiko erreferentera. Webgunean jarri dituzte euren publikazio guztiak. Hizkuntza politikako idazkaritzakoek. Baina, oraingoan, begirada bat ere botako diogu Mexikori. Bai, Mexikori. Han Guadalajarako unibertsitatean Sociolingúística del español izeneko ikasgaia izan badute. Eta ezagutza partekatzearen garai hauetan hangoek ere igotzen dituzte edukiak ...
Unibertsoaren erdigunea Mexiko hirian dago. Zehatzago esanda, bere enparantza nagusian, hau da, Zokaloan. Hori hala da aztekek bertan Tenochtitlán hiria eratu zutenetik. Hernán Cortés-ek profesionaltasun handiz txikitu zuen Moktezumaren hiria, baina enparantza nagusia errespetatu zuen, Nueva Españako erdigune bihurtuz, Mexikoko independentzia gauzatu zen arte. Independentziak eskatzen zuen oroitarria ez zen inoiz eraiki, zokalo bat baino ez zuten zutitu enparantzaren erdian. Laster hura izan zen plazaren izena: zokaloa. Eta ordutik izen bera hartu dute Mexikoko hiri guztietako plaza n...