Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Kontsumitzen ...

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-10-29 18:37

Euskal kultura kontsumitzen den ala ez den kontsumitzen, horrek ere kezkatzen gaitu askotan. Horren adibide, bi ilustreen komentarioak, kritikak edo dena delakoak:Erramun Osa:"Hamarkada gitxi batzuetan euskeraz berba egiteko gauza diran pertsonak ikaragarri hazi diran arren (..) euskeraz ekoitzitako produktuen kontsumoak ez dau neurri berean gora egin. (..) Horrelakoetan, kanpo-faktoreei erreparatzen jake askotxotan: herri-aginteen babes urria, kontsumitzaileen kontsumo-ohiturak, produktuen ezagutzarik eza eta abar. Barne-faktoreei, ostera,  gitxitan erreparatzen deutsegu: produktuak e...


Bitxia da gero

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-10-27 19:47

Orain arte autodefentsa ikastaroa entzun, eta mugimendu feministarekin lotzen nuen. Baina ez, Galizian hasi dira hizkuntza autodefentsari ekiten. Eta horretarako, mintegiak antolatu. Eta niri ez zait gustatu terminoa. Beste gauza batzuk gehiago gustatzen zaizkit .... adibidez:Joxerra Garziak esaten dituenakedo Bernardo Atxagakedo Getxoko Egizukoek (dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen)Argazkia: Bontxi


Azken Bat aldizkaria Txillardegiren omenezkoa izan da. Txillardegi gizon polifazetikoa da, baina aldizkariak bakarrik bere soziolinguistika arloko lanei ekiten die.Batez ere, bi alor nagusi aipatzen dira Txillardegiri buruz aldizkari honetan: alde batetik, bere soziolinguistika matematikoa eta hor garatu zituen kontzeptuak (anisotropia, leialtasuna, ...) eta, beste alde batetik, glotopolitikan egindako lana.Lehenengoari dagokionez, ezinbestekoa da Xabier Isasik egindako artikulua: "Euskararen erabilera aztertzeko oinarri zientifikoak". Txillardegiren eredu matematikoa era dibulgatiboan azal...


Gaurkoan gomendioen 3. atalarekin nator. Oraingoan, Iñaki Eizmendik Debagoieneko Mankomunitateko guraso aldizkarian argitara emandakoak. Gaztelaniaz daude, eta erdaldunei begirakoak dira gehien bat.Familia y plurilingüismo VIVIMOS EN UNA SOCIEDAD PLURILINGÜE. EN NUESTRA COMUNIDAD CONVIVEN DOS IDIOMAS OFICIALES (EUSKERA Y CASTELLANO), PERO,HOY DÍA, DENTRO DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA VASCA SE HABLAN MÁS DE 100 IDIOMAS. NUESTROS HIJOS E HIJAS DEBEN CONOCER ESTA REALIDAD Y LES PODEMOS AYUDAR PARA QUE VIVAN EL PLURILINGÜISMO DE UNA MANERA NATURAL Y POSITIVA. ¿Es bueno saber más de un ...


Berbagaz olgeu

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-10-15 20:22

Askok esaten dute euskararekin olgatu egin behar dela. Irratian ere badago irratsaio bat honako izenarekin: Hitza jolas. Eta horretan gaudela, ba egin dezagun berbarekin jolas egiteko modutxo batzuk aipatzera.   Gurean kirol nazionala badago, hori bertsoa da. Amurizak behinola horrela deitu zion: Hitzaren kirol nazionala. Eta, gainera, aurton kirol horren Champions League jokatzen ari da. Abenduan finala, BECen, eta bitartean gozatzera eta onenak irabaz dezala.   Telebistan ere badago Mihiluze programa gomendagarria eta arrakastatsua. Azpitik dagoen filosofia berbekin jolas egitea...


Pasa den astean bete zituen Euskaltzaindiak 90 urte (bejondeizuela). Eta pasa den astean ere amaitu nuen Euskaltzaindiko lehen lehendakariari buruzko biografia (edo). Jurgi Kintanak idatzi du (zure bloga berrituta noizko?). "Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra".Resurreccion Maria Azkueren beste ikuspegi bat eman dit liburuak. Orain arte, Azkue beti tradizio biltzaile gisa irudikatu dut, ipuinak, herri hizkerak, kondairak, kantak, ... biltzen zituena. Baina ez, ez da hori bakarrik, euskara modernizatzeko ahalegin betean aritu zen Azkue. Eta ez bakarrik corpus pl...


Oraingo honetan hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendioen bigarren atala dator. Aurrekoan euskaraz berbetan hasi nahi zutenei begira zen artikulua. Oraingo gomendio hauek EHUko atezainei begirakoak dira. "Atezainok euskaraz" liburutik hartuak daude. Baina gomendioak begiratuta, administrazioan lan egiten duten askori begirakoak izan daitezke. Baita enpresetako harrera guneetan edo bezeroari arreta emateko guneetan lan egiten dutenentzat ere. Betoz ba gomendiook: 1. TRABA, ZAILTASUNA:Ez dakit euskaraz badakienEz dakit informazio eske hurbildu zaidanak euskaraz badakien. Ez dakit lankide berria...


Garabide elkarteak egin nahi ditu hainbat DVD euskararen berreskuratzeari buruz. Lehenengoaren aurrerapena hemen:Euskararen berreskuratzea from Garabide on Vimeo.


26. zenbakia / 2009ko iraila Word dokumentua/Pdf dokumentua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA HAUSNARTU – II Euskal Soziolinguistika Sarien. Deialdia Soziolinguistika Klusterrak HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien II. edizioaren deialdia egin du. Sarituko dira euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren inguruko lanak, eta beste ezagutza-esparruetatik ere (zuzenbide, soziologia, ekonomia, psikologia, historia, geografia, gizarte psikologia, antropologia…) ...


Egin nahi ez dutenak

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-09-30 17:28

Orain dela 5 urte Garan argitaratu zen artikulu batekin egin dut topo gaur. Iruñerriko egoerari buruz ari da hizketan, baina berak ere aitortzen du Euskal Herri osorako baliagarria dela berak esandakoa. Artikulua oso mamitsua da eta askotan gure artean dagoen tabu bati buruzkoa da: egin nahi ez duten euskaldunak egon badaude. Ñabardura asko egin behar zaizkio baieztapen potolo honi, baina sinple eta zuzena da, eta askotan horiek ere balio dute.Hona artikulua:LOS HABLANTES DE EUSKERA QUE DECIDIERON NO SERLO Por J. S. Sesma PRIMAVERA de 2001, un instituto de Secundaria de modelo D en la zon...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter