Bat 71: Txillardegiren omenez

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-10-22 17:45

Azken Bat aldizkaria Txillardegiren omenezkoa izan da. Txillardegi gizon polifazetikoa da, baina aldizkariak bakarrik bere soziolinguistika arloko lanei ekiten die.



Batez ere, bi alor nagusi aipatzen dira Txillardegiri buruz aldizkari honetan: alde batetik, bere soziolinguistika matematikoa eta hor garatu zituen kontzeptuak (anisotropia, leialtasuna, ...) eta, beste alde batetik, glotopolitikan egindako lana.

Lehenengoari dagokionez, ezinbestekoa da Xabier Isasik egindako artikulua: "Euskararen erabilera aztertzeko oinarri zientifikoak". Txillardegiren eredu matematikoa era dibulgatiboan azaltzen du Isasik, laburtuta eta eguneratuta, eta Kale Neurketek emandako datuekin osatua.

Glotopolitikari dagokionez, Imanol Esnaolaren artikulua ("Txillardegi glotopolitikan") eta Joxe Manuel Odriozolarena ("Txillar sorta bat"). Azken honetan, aztertzen da Txillardegik beste herri batzuen hizkuntza biziberritzeko saioez aipatutakoa agertzen da: Irlanda, Gales eta Finlandiari buruz. Artikulu honetatik entresaka batzuk (testuak Txillardegirenak dira):

"Hizkuntzaren pizkundea politika estrukturalen aldaketaren aurretik etortzen da. Politika-borrokaren arrakastak, hizkuntza pizkundea du oinarri, ez alderantziz."

"Ez ditut inolaz ere kondenatzen, politika mailan egiten den, eta egin behar den borroka. Baina aldakuntza hauek ekonomia-oinarri batzuk behar dituzten bezala, hizkuntza-oinarri bat ere behar dute".

"Berriz diot: politika-askatasuna ez dela hizkuntza-pizkundearen ama, hizkuntza-pizkundearen alaba baizik".

"Herri-pizkunde guztietan, lehendabiziko abertzale belauna, hizkuntza arrotzaz baliatzen da. Bigarrena, aldiz, nazio-hizkuntzaz".

Ondoren, datoz Txillardegiri eskainitako artikuluak. Horien artean denetarik dago. Pablo Suberbiola eta Pello Jauregirena interesgarria da, baina azken aldi honetan batzuetan aipatutakoa (blog honetan ere bai). Eta Buruntzaldeko esperientzia familia transmisioa indartzeari buruz ere interesgarria da.


Utzi iruzkina: