Berbagaz olgeu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-10-15 20:22
1

Askok esaten dute euskararekin olgatu egin behar dela. Irratian ere badago irratsaio bat honako izenarekin: Hitza jolas. Eta horretan gaudela, ba egin dezagun berbarekin jolas egiteko modutxo batzuk aipatzera.
 
Gurean kirol nazionala badago, hori bertsoa da. Amurizak behinola horrela deitu zion: Hitzaren kirol nazionala. Eta, gainera, aurton kirol horren Champions League jokatzen ari da. Abenduan finala, BECen, eta bitartean gozatzera eta onenak irabaz dezala.
 
Telebistan ere badago Mihiluze programa gomendagarria eta arrakastatsua. Azpitik dagoen filosofia berbekin jolas egitea baino ez da: hitzekin jolas egin, euskalkietako berbak ezagutarazi, bertsoak ere, ...
 
Bi horietaz gain, bestelako mila ekimentxo daude han eta hemen: bertso eskolak, esaera zaharren txapelketak, liburuak (Hitza azti, adibidez), artikuluak hainbat lekutan (adibidez, Sustatuko sail hau), hitano ikastaroak, euskalki ikastaroak, ... 
 
Baina beste bi ekimentxo aipatu gure nituzke. Alde batetik, Luma aldizkaria eta aurton, azaroan, egingo duten Euskal Herriko III. Txapelketa. Hitz gurutzatuen III. txapelketa. Eta, beste aldetik, Markos Gimeno eta bere palindromoak.
 

txerra

txerra 2009-10-26 16:39 #1

Berbagaz olgetan ari bagara, hauek be horreri ekiten dautsie: <a href="http://wiki.hamahiru.org/index.php?title=Hitzokei">http://wiki.hamahiru.org/index.php?title=Hitzokei</a> Hiztegi zoroa, oin urte batzuk harek egin eban <a href="http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?id_libro=210">Zorotariko euskal hiztegia bezalatsua</a>.<br />


Utzi iruzkina: