Kategoria: ludohizkuntzalaritza
Askok esaten dute euskararekin olgatu egin behar dela. Irratian ere badago irratsaio bat honako izenarekin: Hitza jolas. Eta horretan gaudela, ba egin dezagun berbarekin jolas egiteko modutxo batzuk aipatzera. Gurean kirol nazionala badago, hori bertsoa da. Amurizak behinola horrela deitu zion: Hitzaren kirol nazionala. Eta, gainera, aurton kirol horren Champions League jokatzen ari da. Abenduan finala, BECen, eta bitartean gozatzera eta onenak irabaz dezala. Telebistan ere badago Mihiluze programa gomendagarria eta arrakastatsua. Azpitik dagoen filosofia berbekin jolas egitea...